Friedrich Heinrich Füger

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Friedrich Heinrich Füger
HeinrichFüger.jpg
Bizitza
Jaiotza Heilbronn1751ko abenduaren 8a
Herrialdea  Alemania
 Austria
Heriotza Viena1818ko azaroaren 5a (66 urte)
Irakaslea(k) Nicolas Guibal
Adam Friedrich Oeser
Ikaslea(k) Johann Friedrich Matthai
Ferdinand Jagemann
Carl Heinrich Rahl
Jarduerak
Jarduerak margolaria
Lantokia(k) Viena
Enplegatzailea(k) Academy of Fine Arts Vienna
Genero artistikoa Erretratua

Friedrich Heinrich Füger (Heilbronn, 1751ko abenduaren 8a – Viena, 1818ko azaroaren 5a) alemaniar klasizismo garaiko margolaria izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Stuttgarten Nicolas Guibalen ikasle izan zen eta Leipzigen Adam Friedrich Oeserena. Ondoren Erroma eta Napolira bidaiatu zuen eta bertan Casertako jauregiko freskoak margotu zituen. Vienara itzultzean gorteko margolari, irakasle eta Akademiako zuzendariorde izendatu zuten eta 1806 urtean Belvedere Galeriako zuzendari.

Bere margolan garrantzitsuenak honako hauek diraː Coriolanusen agurra (Czernin Galeria, Viena), Vienako Bakearen Alegoria (1801), Germanicus-en Heriotza (1789an), Cesarren heriotza eta Bathsheba (Budapest Galeria).

Egindako erretratu garrantzitsuenak: Josef II.a Enperadorea, Würtembergeko Elizabeth Wihelmine dukesa, Napoliko Karolina Erregina[1] eta Horatio Nelson (National Portrait Gallery, Londres).[2]  Louis David[1] eta Anton Raphael Mengs-en estilo klasikoa jarraituz margotzen zuen eta antzerkizale kutsua zuten bere margoek.

Füger irakasle ere izan zen eta bere ikasleen artean hauek dira ezagunenak: Gustav Philipp Zwinger, eta Franciszek Ksawery Lampi.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Gilman, D. C.; Thurston, H. T.; Colby, F. M., eds. (1906)
  2. "Horatio Nelson"
  3. "Franciszek Ksawery Lampi"