Junnin enperadorea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Junnin enperadorea
Imperial Seal of Japan.svg
Japoniako enperadorea

758 (egutegi gregorianoa) - 764 (egutegi gregorianoa)
Kōken Enperatriza - Kōken Enperatriza
Bizitza
Jaiotza733
Herrialdea Japonia
HeriotzaAwaji uhartea765eko azaroaren 10a (31/32 urte)
Familia
AitaToneri printzea
AmaQ55051061
Ezkontidea(k)Q28415262 Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaJaponiako Leinu Inperiala
Hezkuntza
Hizkuntzakjaponiera
Jarduerak
Jarduerakbhikkhu (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioabudismoa

Junnin enperadorea (japonieraz: 淳仁天皇 Junnin-tennō?, – 733-765eko azaroaren 10a) Japoniako 47. Enperadorea izan zen oinordekotza ordena tradizionalaren arabera. Krisantemo Tronura iritsi aurretik, bere izen pertsonala (imina) Ōi Printze Inperiala zen (Ōi-shinnō).

Genealogia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tenmu enperadorearen semeetako bat zen Toneri printzearen zazpigarren semea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere aita berak hiru urte zituenean hil zen, eta ez zuen titulurik jaso gortean. Bere patua 757an aldatu zen bere hirugarren mailako lehengusina eta adopziozko ama zen Kōken enperatrizak Koroako Printzea izendatu zuenean Funado Printze Inperialaren ordez, hasiera batean bere oinordeko izendatua izan zena Shōmu enperadorea hil ondoren.

758an enperadore izendatua da 25 urterekin enperatrizak bere kargua utzi ondoren. Junnin enperadorea bezala izendatua da.

Hala ere, bere erregealdia oso ahula izan zen eta erretiratutako enperatrizaren gobernari txotxongilo bat zen. Azkenik 764an enperadorea tronutik kendua izan zen enperatrizaren presioen ondorioz eta berau bihurtzen da berriz enperatriz, oraingoan Shōtoku enperatriza izenarekin.

Teknikoki errege bezala aritu zen arren, ez zen enperadoreen zerrenda tradizionalean egon 1870 arte, Meiji enperadoreak gaur egun ezagutzen zaizkion hil ondorengo izena eta titulua eman zizkionean, Junnin enperadorea alegia.

Hori baino lehenagoko dokumentuetan, enperadorea Haitei (廃帝) "tronutik kendutako enperadorea" bezala aipatua izan zen.

Kugyōak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aroak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Aurrekoa
Kōken enperatriza
Japoniako enperadorea
758-764
Ondorengoa
Shōtoku enperatriza