KV53

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
KV52
Ezezagunaren hilobia
Kokapena Erregeen Harana
Aurkikuntza 1906
Industailea Edward R. Ayrton
Aurrekoa:
KV52
Hurrengoa:
KV54


KV53 Egiptoko Erregeen Harana izeneko nekropolian dagoen hilobi bat da. Tebastar nekropoliko hilobien artean gutxien ezagutzen den eta zehaztasunik gabe datatuetako bat da.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun ez da ezagutzen KV53 hilobia zulatua izan zen toki zehatza, baina pentsatzekoa da erdialdeko wadiko mendebaldeko adarrean egotea, bere garai berean aurkitu ziren gainontzeko hilobi txikiengandik gertu. KV49tik berehala ekialderantz dago, Haranaren hegoaldera daraman bidetik gertu. Beraz, ez dago antzeko ezaugarriak dituzten KV48 eta KV51 bezalako beste hilobi batzuetatik hain gertu, baina Amenofis II.aren hilobia den KV35era doan adarrean dagoela uste da oraindik.

Bere aurkikuntzari buruz iritsi zaigun informazioagatik, ez dago ezer ez ohikorik KV53 hilobiaren diseinu eta forman. Nobleen hilobi gehienen kasuan bezala, hau soilik bi metro baino gutxiagoko hil putzu batez (A) eta kripta lanak egingo lituzkeen gela bakar batez (B) osatua dago. Azken hau, dirudienez, oso modu zabarrean zulatua zegoen eta tamaina handikoa zen. Erregeenak ez ziren hilobietan ohikoa den bezala, ez du apaindurarik, kasu askotan Erregeen Haraneko hilobi baten jabea den noblea nor izan zitekeen ebazterik ez izateko arrazoi nagusia dena.

Indusketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

KV53 Edward R. Ayrtonek aurkitu zuen 1905-1906ko neguan Theodore M. Davisentzat lanean ari zela, ordurarte ezkutatua mantendu ziren inguru bereko gainontzeko hilobiekin batera. Hainbeste aurkikuntzen aurrean, guztiak hilobi handienek eragindako interesik gabeak, ahaztuak izatea eragin zuen, eta bere kokapen zehatza galtzea. Berriz bisitatu ez zenez eta behar bezala gordea izan ez zenez, KV53 hondakin mordo baten azpian desagertu da berriz, bere inguruko hilobi gehienak bezala.

Toki honetan egin zen aurkikuntza nabarmen bakarra ostrakon txiki bat izan zen, Hori, Egiaren Tokiko eskriba nagusiaren izena idatzia duen harri zati bat, hilobi eraikitzaileen herria zen Egiaren Tokiko (Deir el-Medina) ordezkari administratiboa KV53n egon zela ziurtatzen duena, harrigarria izan behar ez duena, bere funtzioetako bat tokiko objektu guztiak inbentariatzea baitzen. Beraz, KV53 Horiren hilobia izateko aukera oso txikia da, bere funtziodun gizon bati ez zegozkionak.

Litekeenena, hilobia Amenofis II.aren agintaldian bizi izan zen noble batentzat izatea da. Ezagutzen denez, faraoi honek, bere aitak eta bere semeak bezala, hilobi ugari eman zizkien nobleziako kiderik hautatuenei, baita bere maskotetakoren batzuei ere. Errege honen hilobiaren hurbiltasunak KV53 zulatua izan zen garaiari buruz pistaren bat eman lezake, erabateko zehaztasunez ezer ziurtatzerik ez dagoen arren, eta baliteke hurrengo dinastietakoren baten garaikoa izatea. Aurkikuntza eta orain berriz hondakin mordo hori kentzeko baliabide faltak Erregeen Haraneko toki ezezagun honi buruzko datu gehiago aurkitzea eragozten du.