Kadri Mälk
Kadri Mälk | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Kadri Sõerd |
Jaiotza | Tallinn, 1958ko urtarrilaren 27a |
Herrialdea | Estonia |
Bizilekua | Tallinn |
Heriotza | 2023ko urtarrilaren 1a (64 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Vadim Fomitšev (en) Mati Sirkel (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Estonian Academy of Arts (en) 1986) |
Hizkuntzak | Estoniera |
Irakaslea(k) | Leili Kuldkepp (en) |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | artista, bitxi diseinatzailea eta unibertsitateko irakaslea |
Lantokia(k) | Tallinn |
Enplegatzailea(k) | Estonian Academy of Arts (en) (1989 - |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kadri Mälk, jaiotzez Sõerd, (Tallinn, 1958ko urtarrilaren 27a – ibidem, 2023ko urtarrilaren 1a) estoniar bitxi diseinatzailea izan zen[1].
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kadri Mälk Tallinnen jaio zen. 1965etik 1976ra Nikolai Gogol eskolan ikasi zuen (gaur egun 21. eskola)[2], 1977tik 1981era Tartuko Arte Eskolan, eta 1981etik 1986ra Estoniako Arte Akademian Leili Kuldkeppen zuzendaritzapean[3]. 1993an eta 1994an gemologia ikasi zuen Helsinkiko Unibertsitatean eta Lahtiko Diseinu Institutuan Esko Timonenen zuzendaritzapean. Alemanian, Errusian eta Portugalen ere jarraitu zituen ikasketak[4][5].
1986tik 1993ra artista autonomo gisa aritu zen[4]. Haren lehen tailerra Gonsiori kalean zegoen[6], eta bigarrena Sulevimägi kalean[7]. 1989an Tallinngo Arte Unibertsitatean irakasten hasi zen[8], eta 1996an Estoniako Arte Ederren Akademian[9][10].
Mälken lehen erakusketa pertsonala 1989an egin zen Tallinngo Arte Galerian, eta geroago Tartuko Arte Museoan ere.
1999an, Mälkek õhuLoss arte taldea sortu zuen[11].
2004an, Marianne Kõrver zuzendariak Kadri Mälki buruzko dokumentala zuzendu zuen: Kujutluse tume taevas[12].
Kadri Mälk hiru aldiz ezkondu zen. Azken senarra Mati Sirkel idazle eta itzultzailea izan zen[4].
Mälk 2023ko urtarrilaren 1ean hil zen Tallinnen, 64 urte zituela[13].
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1987: Estoniako Artista Gazteen saria[14]
- 1988: Arte Aplikatuen IV. Trienaleko sari nagusia[14]
- 1992: Finlandiako PRIX ARTICA-ko ohorezko aipamena[14]
- 1994: Kristjan Raua saria[14]
- 1995: Est-Fem saria[14]
- 1997: Shippo Konferentziaren Bikaintasun Saria (Tokio)[14]
- 1997: Estoniako Kultur Hiriburuaren Arte Bisual eta Aplikatuen Fundazioaren urteko saria[14]
- 1998: Estoniako Errepublikako Kultura Saria[15]
- 2001: Ars Ornata saria (Kolonia)[14]
- 2003: Portugalgo Errepublikako Merezimendu Ordenako gurutzea[14]
- 2004: Ted Noten Urrezko Saria (Amsterdam)[14]
- 2005: Europako Bitxigintza Garaikidearen 2. Trienaleko sari nagusia (Belgika)[14]
- 2015: Ela ja sära diru-laguntza[16]
- 2016: Bavariako Estatu Saria (Munich)[17]
- 2017: Izar Zuriaren Ordena (V. klasea)
- 2017: Estoniako Errepublikako Kultura Saria[15]
- 2017: Kristjan Raua saria[9]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Kadri Mälk» OverArt jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2002-03-22) (Noiz kontsultatua: 2024-06-15).
- ↑ (Estonieraz) Testament. Arnoldsche Art Publishers, Tallinna Raamatutrükikoda (argitaratze data: 2016), 284 or. ISBN 978-3-89790-485-9..
- ↑ (Estonieraz) Testament. Arnoldsche Art Publishers, Tallinna Raamatutrükikoda (argitaratze data: 2016), 290-292 or. ISBN 978-3-89790-485-9..
- ↑ a b c (Estonieraz) Peegel, Mari. «Kadri Mälk: kivi on metsik nagu loom» Eesti Päevaleht 2016-10-01 (Noiz kontsultatua: 2024-06-15).
- ↑ (Estonieraz) Testament. Arnoldsche Art Publishers, Tallinna Raamatutrükikoda (argitaratze data: 2016), 310 or. ISBN 978-3-89790-485-9..
- ↑ (Estonieraz) Testament. Arnoldsche Art Publishers, Tallinna Raamatutrükikoda (argitaratze data: 2016), 294 or. ISBN 978-3-89790-485-9..
- ↑ (Estonieraz) Testament. Arnoldsche Art Publishers, Tallinna Raamatutrükikoda (argitaratze data: 2016), 298 or. ISBN 978-3-89790-485-9..
- ↑ (Estonieraz) Testament. Arnoldsche Art Publishers, Tallinna Raamatutrükikoda (argitaratze data: 2016), 296 or. ISBN 978-3-89790-485-9..
- ↑ a b (Estonieraz) «Kristjan Raua preemia 2017: kes väärivad tunnustamist?» Postimees 2017-05-20 (Noiz kontsultatua: 2024-06-15).
- ↑ (Estonieraz) «Kadri Mälk» EKA jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2017-09-20) (Noiz kontsultatua: 2024-06-15).
- ↑ (Estonieraz) Testament. Arnoldsche Art Publishers, Tallinna Raamatutrükikoda (argitaratze data: 2016), 306 or. ISBN 978-3-89790-485-9..
- ↑ (Estonieraz) «Kujutluse tume taevas (2004)» Eesti Filmi Andmebaas (Noiz kontsultatua: 2024-06-15).
- ↑ (Estonieraz) «Suri kunstnik Kadri Mälk» Eesti Rahvusringhääling 2023-01-01 (Noiz kontsultatua: 2024-06-15).
- ↑ a b c d e f g h i j k (Estonieraz) Meiessaar, Maris. «Kadri Mälk usub ehtemaagiasse» Eesti Päevaleht 2008-09-06 (Noiz kontsultatua: 2024-06-15).
- ↑ a b (Estonieraz) «Kultuuripreemiate laureaadid» Kultuurministeerium jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2016-04-02) (Noiz kontsultatua: 2024-06-15).
- ↑ (Estonieraz) «"Ela ja sära" stipendiumi saajad 2015. aastal» Kulka jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2017-09-20) (Noiz kontsultatua: 2024-06-15).
- ↑ (Estonieraz) Varblane, Reet. «Autasu – Baieri riigipreemia Kadri Mälgule» Sirp 2016-03-11 (Noiz kontsultatua: 2024-06-15).