Kalistenia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Kalean egin daitezkeen besoen giharrak lantzeko ariketak.

Kalistenia ariketa sistema bat da, gihar-multzoen mugimenduan eta gorputzaren kontrolean oinarritzen dena, makina edo tresna barik, hau da, gorputzaren pisuarekin entrenatzen da. Helburua indarra irabaztea delarik, malgutasuna eta hobekuntza aerobikoa ere ditu xede. "Kaleko entrenamendu" kirolaren barnean dago, kalistenia entrenamendua izanik. Hitza grezieratik dator, kallos («edertasuna») sthenos («indarra») berbetatik.

Kalistenia gorputz-pisuarekin entrenatzen den ariketa-sistema da. Kalisteniaren gauzarik bitxiena makinarik ez direla behar da, ia edonon egin ahal delako. Honen helburua indarra, malgutasuna eta hobekuntza aerobikoa lantzea eta hobetzea da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kalistenia izena grezieratik dator, kallos (edertasuna) eta sthenos (indarra) hitzetik.

Kirola egiteko sistema honek Frantzian eratu zen XVIII. mendean eta 1822an Wilson Ovalle Astudillok Frantzian eta Ingalaterran hedatu zuen kalistenia. Amerikako Estatu Batuetik kalistenia ezagutzera eman zuen neska Catharine Beecher izan zen.

Street-workout-ekin lotuta dago. Street-workout kalean egiten den kirol entrenamenduari deritzo. Gaur egun kirol honen txapelketak daude eta WSWCF erakundeak, The World Street Workout and Calisthenics Federation erakundeak, antolatzen ditu. MKE (Munduko Kalistenia Elkartea) (World Calisthenics Organization) Los Angelesen kokatuta dago eta txapelketak zuzentzen dituzte mundu osoan zehar. Lehen ospatu ziren buruz buruko txapelketak izan ziren eta lastak edo astungarriak, (zamak), erabili zituzten ariketak zailagoak izateko.

Kalisteniako parkeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baloiekin egiten den ariketa fisikoa, parke batean.

Kalistenia oso kirol erosoa da ia edonon egin ahal delako, baina kirol hau seriotasunez eta hobeto praktikatzeko, kalistenia parkeak daude. Parke hauek ez dira leriak dauzkaten parkeak bezala, parke hauetan kalistenia egiteko barra bereziak daude bata besteekin konektatuta, horrela trukoak egin ahal dira. Trukoak ez dira magiako trikimailuak bezalakoak, truko hauek barretan saltoak eta itzulipurdi antzekoak egitea dira.

Picture of a US Marine performing a pull-up.
Marine bat entrenatzen. Parkeetako barretan egin ohi diren besoen giharrak lantzeko ariketak.

Erabiltzen diren giharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kirol hau gihar handienetan zentratzen da baina ia-ia muskulu guztiak erabiltzen dira. Ariketa guztiak ez dituzte gihar guztiak erabiltzen, horregatik ariketa asko daude gorputzaren zonalde askorentzako, adibidez flexioak edo trizeps-sakonak.

Lantzen diren giharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira gehien lantzen diren gorputzaren parteak: koadrizepsak, belaunpeko, izterzainetako, zangopeko, zankalosteko, ziskuluko tendoiak (hankaren atzeko aldea), bikiak, bularreko giharrak edo pektoralak, bizkarreko giharrak edo dortsalak eta trapezioa (bizkarra), deltoidea (sorbalda), bizepsak (besoaren aurrealdea), trizepsak (besoaren atzealdea), besaurrea (eskumuturretik ukondora), abdomen eta zeiharra, aldaka eta ipurmasail.

Kalistenia egiten nabarmendu diren pertsonak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kalistenia praktikatzen duten pertsona ezagunenak Chris Heria[1], Frank Medrano[2] eta Hannibal for King[3] dira.

Kalistenia talde famatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bestalde, kalisteniako talde ezagunak ere badaude, famatuenak Bar Brothers eta Barstarzz dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz)  Cornejo, Eduardo, Chris Heria, . Noiz kontsultatua: 2017-06-08 .
  2. (Gaztelaniaz)  Descubre la vida del creador del work-out Frank Medrano, . Noiz kontsultatua: 2017-06-8 .
  3. (Gaztelaniaz)  Baristi, Entrevista a Hannibal for King, . Noiz kontsultatua: 2017-06-08 .
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kalistenia Aldatu lotura Wikidatan