Kallikrates programa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Greziak 2011ko urtarrilaren 1etik aurrera duen egitura administratiboaren mapa.

Kallikrates programa (grezieraz: Πρόγραμμα Καλλικράτης), Greziako gobernuak estatuaren egitura eta gastuak gutxitzeko 2010ean onartutako lege multzoa da. Hartutako neurri garrantzitsuenen artean, udalerrien batzea eta enpresa publikoen gutxitzea daude. Udalerri berrien egitura 2011ko urtarrilaren 1ean jarri zen indarrean, bi hilabete lehenago ospatutako udal hauteskundeetan eratutako udalbatzekin[1].

Estatuaren egituraren eraberritzea, 2008an hasitako krisialdi ekonomikoak Greziako finantzen egoeran eragindako ondorio da, eta 2010ean Europar Batasunak eta Nazioarteko Moneta Funtsak herrialdean eginiko eskuartzearen ondoren hartutako neurrietako bat da.

Udalerrien batzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kallikrates programaren aurretik 910 udalerri eta 124 komunitate zeuden Grezian. Udalerrien batzen ostean 325 udalerri baino ez dira geratzen.

Udalerriak batzerakoan irizpide ezberdinak jarraitu ziren: Atenas eta Tesalonikako hiriguneetan gutxieneko biztanle kopurua 25.000 izan zen, baina gainontzeko guneetan 10.000 biztanlekoa. Bestalde, Grezia iparraldeko gune menditsuetan 2.000 biztanleko udalerri berriak sortu ziren.

Hegoalde eta hego-ekialdeko uharteetan, udalerri bakarra sortu zen uharte bakoitzeko, Kreta eta Evia uharte handienetan izan ezik.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Historia
Grezia
Artikulu hau Greziako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.