Kamera geldo

Wikipedia, Entziklopedia askea

Kamera geldoa (ingelesez: slow motion) zinema eta bideogintzan, irudiak naturalean baino geldoago ibili edo iragaiten direnean “kamera geldoan” doazela esan ohi da, arruntean. Berez, teknikoki, kamera lasterra erabili behar da efektu hori lortzeko, hau da, irudiak zineman ohi den segundoko hogeita lau edo hogeita bost fotogramako lastertasunez baino gehiagotan hartu behar dira: irudiak banako gehiagotan zatituz mugimendua motelago ikusten da, geldoago, proiektatutakoan.

Gauza edo eszena baten irudia paper orri batean proiektatu eta hala irudi hori hartan marrazteko balio duen tresna. Kutxa edo gela ilun bat izaten da, alde batean zulotxo bat edo lente bat duela. Horretatik marratu nahi den irudia, argi askorekin, ageri da. Argazki makinaren oinarrizko printzipio bera du. Aristotelesen garaian erabiltzen zen. Erdi Aroan eguzki eklipseak ikusteko erabili zen. Errenazimentutik aurrera pintore askok erabili zuten: Vasari, Canaletto, etab.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]