Kanaan (Bibliako pertsonaia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Bibliako pertsonaiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Kanaan (argipena)».

Kanaan (hebreeraz: כְּנַעַן‎ Kənā ' an), Bibliako Hasiera liburuko perstonaia da, Kam-en seme eta Noe-ren biloba.

Kanaan lurraldea

Antzinako historiografia judeo-kristauan, Kanaanen ondorengo edo kanaanitak, Kanaan Lurraldean jarri ziren bizitzen. Era berean, honako herrien arbaso izan ziren, eta Ekialde Hurbileko lurretan barreiatu ziren[1]:

  1. Sidoniarrak. Kanaanen lehen semea izan zen Sidon.
  2. Hititak, etimologikoki Het-en ondorengoak. Kanaanen bigarren semea izan zen Het.
  3. Jebustarrak.
  4. Amorritak.
  5. Girgaxtarrak
  6. Hibiarrak.
  7. Arkitarrak.
  8. Sindarrak.
  9. Arbadtarrak.
  10. Tzemartarrak.
  11. Hamatarrak.

Kanaanen madarikazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biblian kontatzen denez, Kanaanen aita Kamek bekatu egin zuen aitona (Noe) biluzi ikusirik, eta bekatu horrengatik haserre, madarikazioa ezarri zion Noek Kanaani (Kami ezarri beharrean): «Madarikatua Kanaan: izan bedi bere senideen esklaboen esklabo». (Hasiera 9, 25).

Bibliaren aditu batzuek ikusten dute madarikazio horretan justifikazio bat nola gero Israelgo herriak (Abrahamen leinukoak) Kanaan konkistatu zuen, beraien aberria bertan ezartzeko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Has 10, 15 - BIBLIJA.net - Biblia interneten. Noiz kontsultatua: 2018-01-30.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]