Edukira joan

Sidon

Koordenatuak: 33°33′38″N 35°22′33″E / 33.5606°N 35.3758°E / 33.5606; 35.3758
Wikipedia, Entziklopedia askea
Sidon
صيدا
hiria
Administrazioa
Herrialdea Libano
EskualdeaHegoaldeko eskualdea
Izen ofizialaصيدا
Jatorrizko izenaصيدا
Geografia
Koordenatuak33°33′38″N 35°22′33″E / 33.5606°N 35.3758°E / 33.5606; 35.3758
Map
Azalera7 km²
Demografia
Biztanleria200.000
163.554 (2022)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "br" ()
Metropolia266.000
Dentsitatea0 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaEkialdeko Europako Ordua
Hiri senidetuakKonstantza, Sofia eta Sotxi

Sidon[1][2] (arabieraz: صيدا, Ṣaydā; fenizieraz: צדן, Ṣydwn; antzinako grezieraz: Σιδών; latinez: Sidon; hebreeraz: צידון, Ṣīḏōn; turkieraz: Sayda) Libanoko hirugarren hiririk nagusiena da. Antzinako Feniziako hiria zen, Mediterraneo itsasoaren ertzean.

1900ean 10.000 biztanle inguruko hiria bazen ere, 2000. urtean 200.000 inguru zituen, gehienak musulman suniak. Hiritik gertu, garia eta barazkiak lantzen dira, eta fruta ekoizten da. Antzinako portua ontzi txikiek erabiltzen dute. Hirian findegi bat dago.

K.a. 2000. urtean Ekialdeko Mediterraneoko porturik garrantzitsuena izan zen, itsasoko herriek suntsitu zuten arte (K.a. 1200 inguru). Harrezkero, Tirok beretu zuen itsasoko nagusitasuna. Asurbanirpal II.aren denboretatik Asiriaren mende izan zen; nagusien aurka matxinaturik, K.a. 678an Asaradonek desegin zuen. Akemenestarrekin Feniziako satrapiako hiriburua izan zen, harik eta Artaxerxes II.aren erregealdian matxinatu ziren arte; K.a. 344an hark su eman zion hiriari. Helenismoaren garaian eta erromatarren denboran indarberritu zen. 637an arabiarren esku geratu zen, eta XII. mendean hartaz jabetzearren gogor borrokatu ziren gurutzatuak eta Saladinoren gudarosteak. Gurutzatuek XIII. mendearen amaieran alde egin zuten handik. XVII. mendean, Fakhredin drusoen emirrarekin, hiria berriro bizkortu zen.

Herri eta hiri senidetuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]