Kanadako gaelera

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kanadako gaelera
Kanadako gaelikoa

A' Ghàidhlig Chanadach
Lurralde eremua: Kanada 
Eskualdea: Nagusiki Cape Breton uhartea (Eskozia Berria) eta Glengarry konderriko (Ontario) hainbat kokagunetan, gainera Eduardo Printzearen uhartea, Ternua eta Labrador eta Brunswick Berria hiztun bakan batzuk ere badaude.
Hiztunak: 2.000 hiztun inguru; Cape Breton uharteko biztanleriaren % 1,3a (2007). 
Rankina: Ez 100 mintzatuenen artean
Hizkuntza familia: Indoeuroparra
 Zelta
  Uharteetakoa
   Goidelikoa
    Eskoziako gaelera
     Kanadako gaelera
Kanadako gaelikoa
 
Estatus ofiziala
Hizkuntza ofizialtzat duten lurraldeak: Ez du ofizialtasunik
Erakunde araugilea: Ez du
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1: gd
ISO 639-2: gla
ISO 639-3: gla

 

Gaidhealtachd-chanadach.svg
Kanadako gaeleraren hiztunen kokapena 1850. urte aldera.
 

Kanadako gaelera edo Kanadako gaelikoa (Kanadako gaeleraz Gàidhlig Chanada, A' Ghàidhlig Chanadach edo Gàidhlig Cheap Bhreatainn, bertakoek ingelesez gaèlic deitua) Eskoziako gaeleratik eratorritako dialekto multzo bat da, azken 200 urtean Kanadako zenbait tokitan mintzatua, nagusiki Cape Breton uhartean, Eskozia Berrian eta Eduardo Printzearen uhartearen kokaleku isolatu batzuetan. Bestalde, gaur egun oraindik badira gaeleraren hiztunak Ontario estatuko Glengarry konderrian, lotura historikoengatik. Brunswick Berrian ere, badira hiztun gutxi batzuk, bai eta gaeldar etorkinak dituzten Kanadako hainbat hiritan ere.

Kanadako gaelera ez da nahasi behar Ternuan mintzatzen den Ternuako irlanderarekin, nahiz eta antzekoak izan. Ternuako irlanderaren garairik onenean, XIX. mendearen erdialdean, Kanadako hirugarren hizkuntzarik mintzatuena bilakatu zen, ingelesaren eta frantsesaren ondoren, nagusiki garai honetan Irlandatik etorritako irlandar etorkin andanari esker. Hala ere, gaur egun Ternuako irlandera ia desagertua dago. Azkenaldian, berreskuratze edo suspertze saiakera batzuk egin dira.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]