Ternuako irlandera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ternuako irlandera
Datu orokorrak
Lurralde eremuaKanada
HiztunakZiurrenik jada ez du hiztunik
RankingaEz 100 mintzatuenen artean
EskualdeaTernuako ekialdeko Avalon penintsularen hegoaldea
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
indoeuropar hizkuntzak
hizkuntza zeltak
Uhartetar hizkuntza zeltak
Hizkuntza goidelikoak
Irlandako gaelera
Hizkuntza kodeak
IETFga-CA

Ternuako irlandera (irlanderaz Gaeilge Thalamh an Éisc eta ingelesaz Newfoundland Irish) Kanadako Ternua uhartean mintzatu eta galduta edo galtzear dagoen irlanderaren dialekto bat izan zen. Ternuako irlanderaren azken hiztunak Avalon penintsulan bizi izan ziren.

Ternuako irlanderak Irlandako hego-mendebaldean mintzatzen den Munstergo irlanderaren antz handia zuen, Ternuako eremu hartara joan ziren irlandar etorkinak nagusiki Waterford, Wexford, Kilkenny, Tipperary eta Cork konderrietakoak baiziren.

Ternuako irlandarren kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1610-1628 bitartean Ingalaterrako Erresumak errege agiriaren bidez Ternuan zazpi kolonia ezarri zituen, eta Londres hiriburuan egoitza zuten merkataritza konpainiak kolonia horiek populatzeko zelta hizkuntzen hiztunez baliatu ziren. Lehenbiziko kolonoak galesezko hiztunak izan ziren, baina haien artean maiz irlanderaz bakarrik mintzatzen ziren etorkinak ere iritsi ziren. XX. mendearen erdialdea rarte landa eremuetako eguneroko hizkuntza irlandera izan zen. Izatez, XVII. eta XVIII. mendeetan iritsitako irlandar etorkinen % 90 irlandar hiztun elebakarrak zirela frogatuta dago. Epaitegien erregistroek erakusten dutenez, sarri defendatuak nahiz akusatzaileak irlandarerazko hiztun elebakarrak izanik, ingelesezko itzultzaileak behar zituzten: horrek Avalon penintsulan eguneroko hizkuntza moduan irlandera ingelesari gailentzen zitzaiola adierazten du.[1]

2001ko erroldaren arabera, Ternuako hamar gizonek ama hizkuntza gisa gaelera zuten.[2] Halere, gaelera izendapenak hizkuntza hori Ternuako irlandera edota Kanadako gaelera (Eskoziako gaeleratik eratorria) ote den ez du argitzen. Memorial University of Newfoundland unibertsitateko ikerleen arabera, Ternuako irlandera XX. mendearen erdialdean galdu omen zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Newfoundland: The Most Irish Place Outside of Ireland, Brian McGinn, the Irish Diaspora Studies scholarly network
  2. [1] LAN 2001 Mother Tongue

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]