Kandaulesek, Lidiako erregeak, bere emaztea ezkutuan erakusten dio Gigesi, bere ministroetako bati, ohera doan bitartean

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kandaulesek, Lidiako erregeak, bere emaztea ezkutuan erakusten dio Gigesi, bere ministroetako bati, ohera doan bitartean
Jatorria
Sortzailea(k)William Etty
Sorrera-urtea1830
IzenburuaCandaules, King of Lydia, Shews his Wife by Stealth to Gyges, One of his Ministers, as She Goes to Bed
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak45,1 (altuera) × 55,9 (zabalera) cm
Genero artistikoabiluzia
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
LekuaTate
BildumaTate eta National Gallery
InbentarioaN00358 eta NG358
Argumentu nagusiaGyges in the bedchamber of King Candaules (en) Itzuli
Historia
ErakusketakQ123734985 Itzuli
Jacob Jordaensek 1646. inguruan gai berdina jorratu zuen beste margolan klasikoan.

Kandaulesek, Lidiako erregeak, bere emaztea ezkutuan erakusten dio Gigesi, bere ministroetako bati, ohera doan bitartean (ingelesez: Candaules, King of Lydia, Shews his Wife by Stealth to Gyges, One of his Ministers, as She Goes to Bed), baita ere Kandaulesen zuhurtziagabekeria , margolan mitologiko hau William Etty margolari ingelesak 1830ean aurkeztu zuen. 44 zm x 55.9 zm-ko tamainua du eta olio-pintura teknikaz egina dago. Pintura polemikoa izan zen berehala: irudi pornografiko baten eta narratiba bortitz eta desatsegin baten konbinazio ziniko gisa ikusi zen.

Gaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1830ean estreinakoz erakutsia. Herodotoren Historiak liburuaren eszena bat erakusten du, non Kandaulesek, Lidiako erregeak, Giges bere bizkartzaina gonbidatzen duen emaztearen logelan ezkutatzera eta Nisia emakumeari biluzik begiratzera, bere edertasuna erakusteko. Nisiak Giges zelatatzen ikusten du eta bere exekuzioa onartzeko edo Kandaules zigor gisa hiltzeko desafioa egiten dio.[1] Gigesek Kandaules hil eta bere lekua hartu nahi du errege gisa. Ettyren margolanak Nisiak, oraindik bere senarra ez den norbaitek begiratzen diola konturatu gabe, arropa guztia kentzen duen unea erakusten du. Gigesek ekitaldia ikusi zuen eta nolabait gaur egun voyeurismo gisaa ezagutzen duguna sortu zuen.[2]

Helburua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antza, Ettyren asmoa lezio morala ematea omen zen, emakumeak objektuak ez direla eta, sarritan, gizonezkoek haien eskubideak kaltetzen dituztela azaltzea, alegia. Horrela diote espezialista batzuek baina, baita ere, egileak bere asmoak ez zituela oso garbi azaldu. Ondorioz, margolana oso polemikoa izan zen; askoren ustez lan pornografikoa zen eta inmoral gisa katalogatu zen.[3]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1830ean aurkeztua, Robert Vernonek erosi zuen eta 1847an, beste lanekin batera, estatuari eman zion. 1849an The Art Journal aldizkariak Vernonen margolan horien erreprodukzio eskubidea eraso zuen baina Ettyren lan hau, haren ospe txarra zela eta, Kandaulesena ez zen zabaldu. 1929an, margolana Tate Galeriaren eskuetara pasa zen eta han babestua jarraitzen du.

Konposizioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gigesek, ate atzean ezkutatuta, Nisiaren gorputz biluziari begiratu bat ematen dion unea erakusten du koadroak. Kandaules biluzik dago ohean; Nisia, berriz, biluztu egiten da, eta Giges oin-puntetan doa ate inguruan, begirada bat ematera. Nisiak oihal zati bat hartzen du, Kandaulesen gorputzetik ebakitzen duen lerro bertikal bat osatzen duena bere hanken goialdean, emakume indartsu baten eskuetan gizona zikiratzeko gaia aipatuz. Egileak irudiak koadrotik kanpora inor begira ez egoteko moduan jartzen ditu, eta ikuslea Nisiaren atzean dagoenez, Ettyk ikusleak Gigesen voyerismo eta intrusio zentzu bera sentitzea nahi zuen, ikuslea emakume biluzia zelatatzera behartuz. Oihalen ugaritasunak eta ezaugarri arkitektonikoek nahita puzten dute eszenaren izaera klaustrofobikoa eta, inplizituki, bortitza.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Burnage, Sarah (2011). «Painting the Nude and 'Inflicting Divine Vengeance on the Wicked'». En Burnage, Sarah, ed. William Etty: Art & Controversy. London: Philip Wilson Publishers, 127.or. ISBN 9780856677014. OCLC 800599710.
  2. https://culturacolectiva.com/historia/la-historia-del-voyerismo/
  3. Life of William Etty, R.A. 1. London: David Bogue. 1855. OCLC 2135826.
  4. Smith, Alison (2001b). «Private Pleasures?». Bills, Mark, ed. Art in the Age of Queen Victoria: A Wealth of Depictions liburuan. Bournemouth: Russell–Cotes Art Gallery and Museum, 133.or.. ISBN 0905173651.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]