Historiak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Historiak
POxy v0017 n2099 a 01 hires.jpg
Datuak
Egilea Herodoto
Generoa Historia
Jatorrizko izenburua Ἱστορίαι
Hizkuntza Antzinako greziera
Herrialdea Antzinako Grezia
Euskaraz
Izenburua Historiak I eta Historiak II
Itzultzailea Iñaki Usabiaga eta Josu Naberan
Argitaratze-data 1997
Bilduma Pentsamenduaren klasikoak

Historiak (grezieraz: Ἱστορίαι, Historíai) Herodoto greziar historialariaren idazlana da. Antzinako grezieraz idatzia, K. a. 440 aldean, Mendebaldeko lehen historia liburua da.

Lanaren ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mediar Gerrak eta haien aitzinekoak dira Herodotoren obra luzearen gunea. Herrialde askoren ohiturak, sinesmenak, erakundeak, geografia, eguneroko bizitza, elezaharrak, ipuinak, monumentuen deskripzioa eta abar tartekatzen dira greziarren eta barbaroen arteko gatazkaren aitzingibelen arian. Herodotoren historian, Iliada-n ez bezala, jainkoek ez dute jadanik noiznahi esku hartzen. Kontakizuna ez da buruzagi ospetsuen goraipamenetan galtzen, ez eta haien konkisten laudorioetan ere. Nolanahi ere, aurreko logografoen elezahar-historiaren eta Tuzididesen historia metodikoaren artean geratzen da Herodotoren historia.

Ikerketa (grezieraz: ἵστωρ, histôr) zentzua ematen dio bere obrari, eta betiere bere iturriak aipatzen ditu: artxibo sakratuak, idazkiak, ahozko lekukotasunak. Antzinako grezieraren Joniako dialektoan idatzia da, estilo bizi eta erakargarriz. Alexandriarrek bederatzi liburutan banatu zuten Herodotoren obra, eta atal bakoitzari musa baten izena jarri zion. Antzinatean begi kritikoz hartu zuten Herodotoren lana (Tuzidides, Aristoteles, Luziano Samosatakoa, Plutarko); haren idazkera, berriz, oso aintzat hartu zuten. Pizkundean harenganako estimua zabaldu zen (Lorenzo Valla, Henri Estienne, Philipp Melanchthon). Edward Gibbonek ere azpimarratu zuen Herodotoren balioa, eta geroztik historia sozial eta antropologia alorreko adituek aho batez berretsi dute iritzi hori.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Herodoto, Historiak I, itzultzailea: Iñaki Usabiaga Sukia, Pentsamenduaren klasikoak, 1997
  • Herodoto, Historiak II, itzultzailea: Josu Naberan, Pentsamenduaren klasikoak, 1997
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Historiak