Kandido Arregi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kandido Arregi
Bizitza
JaiotzaBilbo, 1904
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaLarresoro, 1952 (47/48 urte)
Jarduerak
KidetzaEuzko Mendigoxale Batza

Candido Arregi Fernandez (Bilbo, 1904Larresoro, 1952)[1] euskal abertzale bat izan zen. 1932. urtetik aurrera Jagi-Jagi astekari independentistaren zuzendaria izan zen, bai eta Euzko Mendigoxale Batzaren[2] lehendakaria ere.

Jagi-Jagi (garaiko euskarazko grafian Yagi-Yagi) Bizkaia Mendigoxale Batza erakundearen prentsa-organo ofiziala zen, baina praktikan aldizkari independentista bat eta izen bereko EAJ alderditik bereizitako talde abertzale independentista zen. Buruzagi ezagunenak Trifon Etxebarria "Etarte" eta bereziki Eli Gallastegi "Gudari" izan ziren.

Candido Arregiren gidaritzapean, Jagi-Jagikoak, Espainiako Gerra Zibila hasi zenean, Luis Aranaren jarreraren alde agertu ziren, alegia, atzerriko gerra bat izanik, bertan parte ez hartzeko jarrera. Nolanahi ere, azkenean parte hartzea beste erremediorik ez zuten izan, eta Jagi-Jagi taldeak ere Eusko Gudarostean bi batailoi izan zituen: Lehenago Il eta Zergaitik ez?

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. JAGI-JAGI Historia del independentismo vasco (221. or.)
  2. Larrinaga, Zihara Jainaga. «Mendizale baino gehiago, abertzale» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-03-25).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]