Trifon Etxebarria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Trifon Etxebarria
Bizitza
Jaiotza Muskiz, 1912
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza Bilbo1998ko uztailaren 13a (85/86 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak kazetaria eta politikaria
Kidetza Eusko Abertzale Laguntza
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Aberri (EAJ)
Euzko Alderdi Jeltzalea
Jagi-Jagi (1932)

Trifon Etxebarria Ibarra, ezizenez Etarte (Pobeña, Somorrostro, gaur egun Muskiz, 1912 - Bilbo, 1998ko uztailaren 13a[1]) kazetari eta politikari abertzale eta jeltzale bat izan zen. Eli Gallastegirekin batera Errepublika Garaiko eusko abertzaletasunaren alde independentistarenaren kide izan zen.

Aberri (EAJ) alderdiko kide izan zen. 1930eko Bergarako Akordioaren ondoren EAJ berrelkartu berrian izen eman zuen, baina 1934ean alderdi horren joera nagusi estatutistarekin ados ez zegoenez, beste hainbat kide jeltzaleekin batera, Eli Gallastegi tarteko, alderdia laga eta Jagi-Jagi astekari eta talde independentista sortu zuten.

Bere pentsamolde independentistak frankismo garaiko ETAren hastapenean nahiz ondorengo Ezker Abertzalean eragina izan zuen.

Diktadura frankistaren eraginez preso edo erbesteratuta zeuden abertzaleei sostengu ematea helburu zuen Eusko Abertzale Laguntza erakundean parte hartu zuen.[2]

1998ko uztailaren 13an, 86 urterekin, Bilbon zendu zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Trifón de Etxebarría, político nacionalista vasco. 1998ko uztailaren 15a. http://elpais.com/
  2. Josemari Lorenzo Espinosa: «15 de julio de 1998: el día que murió Egin».

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]