Kanmu enperadorea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kanmu Enperadorea» orritik birbideratua)
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Kanmu enperadorea
Kammu.jpg
Japoniako enperadorea

781 - 806
Kōnin enperadorea - Heizei Enperadorea
Bizitza
Jaiotza 737
Herrialdea  Japonia
Heriotza Japonia806 (68/69 urte)
Familia
Aita Kōnin enperadorea
Ama Takano no Niigasa
Ezkontidea(k) Fujiwara no Otomuro
Q11544278
Q11424791
Ki no Wakako
Sakahito-naishinnō
Fujiwara no Tabiko
Fujiwara no Yoshiko
Q11580786
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Japoniako Leinu Inperiala
Hezkuntza
Hizkuntzak japoniera
Lanbidea

Kanmu enperadorea (桓武天皇 Kanmu-tennō?, 737-806ko otsailaren 5a) Japoniako hamabosgarren enperadorea izan zen, oinordetza ordena tradizionalaren arabera.

Bere erregealdian, 781etik 806 arte iraun zuena, hiriburua, Narako Heijokyotik, lehenik Nagaokara, eta, ondoren, Heianera eraman zen. Honek, Japoniako historiako Heian aroaren hasiera adierazten du. Enperadore aktibo bat izan zen, gobernu antolakuntza berriak ezarri zituena eta herrialdearen iparraldeko Ezo tribuen aurka borrokatu zuen.

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Budismoari emaniko lehen laguntzak, Shōtoku printzearekin hasi zirenak (574-622), kleroaren politizazio orokor batera eraman zuten, baita azpijoko eta ustelkeriaren gehikuntza batetara ere. 784an, Kanmu Enperadoreak, hiriburua, Naratik Nagaokara eraman zuen, Narako budista boteretsuak, estatuko politikatik at uzteko eginiko mugimendua. Hiriburua tokiz aldatu zen arren, tenplu budista handiek eta hauek gobernatzen zituztenek, Naran jarraitu zuten. Gainera, apaiz budisten kopurua eta klanen tenpluen eraikuntza mugatzea asmo zuten ediktu sail luze bat aldarrikatu zuen. Baina, lekualdatzea, desastre bat izan zen, eta, honen ondoren, hondamendi natural batzuk etorri ziren, hiriaren erdia urpean geratzea kasu. 785ean, hiriburu berriko arkitekto nagusia eta enperadorearen gogokoena zena, Fujiwara no Tanetsugu, eraila izan zen.

Bitartean, Kanmuren armada, inperioaren mugak luzatzen joan zen. Honek, matxinada bat eragin zuen, eta 789an, Kanmuren tropek porrot garrantzitsu bat jasan zuten. 798an, gosetea gertatu zen, hiriburuko kaleak gaixoz bete ziren eta jendeak, armadara batua izatea eragotzi zuen, edo lan behartuetan. Arrazoi hauengatik, askok, apaiz budistak zirela sinestarazi zuten. 794an, Kanmuk, bat-batean, berriz aldatu zuen hiriburua, oraingoan Heian-Kyora, egungo Kiotora. Aldaketa hain bapatekoa izan zen, herritarrean artean, berriz ere, nahasmena sortu zela.

Politikoki, Kanmuk, bere gobernua, unibertsitateko ikasketa egitaraua aldatuz sendotu zuen. Konfuziar ideologiak, oraindik, gobernu inperialaren existitzeko arrazoia ematen zuen. 784an, Kanmuk, Udaberriko eta Udazkeneko analak deritzonetan oinarritutako ikastaro berri baten irakaskuntza baimendu zuen, bi iruzkin berrirekin: Kung-yang eta Ku-liang. Iruzkin hauek, erretorika politikoa erabiltzen zuten, enperadoreak, "zeruaren seme" bezala, bere eragina lurralde barbaroetara hedatu behar zuen estatu bat bultzatzeko. 798an, bi iruzkinak, gobernuko unibertsitatean derrigorrezko irakurgai izatera pasa ziren.

Kanmuk, Saichō eta Kūkai monjeen Txinarako bidaiak ere babestu zituen, nondik, lehenak Tiantai, eta, bigarrenak, Shingon budismoaren japoniar adarrak sortzeko itzuli ziren.

Genealogia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanmu, Kōnin Enperadorearen semea izan zen. Shoku Nihongiren (続日本紀) arabera, Kanmu Enperadorearen ama, Yamato no Niigasa, ondoren Takano no-Niigasa deitua, Paekcheko Muryeong erregearen alaba zen. Kanmu, bere aita tronura iritsi ondoren jaio zen. Gertaera honen ondoren, Kanmuren anaiordea, tronurako oinordeko bezala izendatua izan zen. Baina, bere anaiordearen ordez, Kanmu bera izango zen bere aitaren oinordeko.

Beranduago, Kanmu tronura iritsi zenean, bere anaia txikia, Sawara printzea, honen ama Takano no-Niigasa zelarik, tronurako oinordeko bezala izendatu zuen. Sawara printzea, beranduago, kanporatua izan zen eta erbestean hil zen.

Kanmuk, ezkontide eta ohaide ugari izan zituen, eta, ondorioz, baita seme-alaba ugari ere. Horien artean, hiru seme izango ziren azkenean enperadore: Heizei Enperadorea, Saga Enperadorea eta Junna Enperadorea.

Bere ondorengoetako batzuk (Kanmu Taira edo Kanmu Heishi bezala ezagutu zirenak), Tairatarren oinordekotza titulua hartu zuten, eta, ondorengo belaunaldietan, gerlari garrantzitsuak izango ziren. Adibidez, Taira no Masakado, Taira no Kiyomori eta Hojo klana. Ariwara no Narihira waka olerkaria, bere bilobetako bat izan zen.


Aurrekoa
Kōnin enperadorea
Japoniako Enperadorea
781-806
Ondorengoa
Heizei enperadorea
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kanmu enperadorea Aldatu lotura Wikidatan