Nagaoka (Niigata)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Nagaoka

Nagaoka (Niigata)
Nagaoka (Niigata) bandera

Nagaoka (Niigata) armarria

Ofiziala 長岡市 (Nagaoka-shi)
Estatua JaponiaJaponia
Uhartea
Eskualdea
Prefektura
Honshu
Chūbu
Niigata
Koordenatuak

37°26′0″N 138°50′0″E / 37.43333°N 138.83333°E / 37.43333; 138.83333Koordenatuak: 37°26′0″N 138°50′0″E / 37.43333°N 138.83333°E / 37.43333; 138.83333

Nagaoka (Niigata) non dagoen adierazten duen Japonia-ko/-go/-eko mapa
Nagaoka (Niigata)
Eremua 840,88 km²
Biztanleria 277.749 bizt.
Dentsitatea 330,31 bizt./km²
www.city.nagaoka.niigata.jp

Nagaoka (長岡市 Nagaoka-shi?) , Japoniako Niigata prefekturako bigarren hiria da. 2014ko erroldaren arabera 277.749 biztanle ditu.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Niigata prefeturaren erdialdean kokaturik dago, hiriburuaren hegoaldera, Japoniako itsasoaren ertzean. Higashiyama mendilerroa dauka ekialdean eta Shinano ibaiak zeharkatzen du hegoaldetik iparraldera. Ibaiaren bi ertzetan kokatzen da Nagaokako industria.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1616an Tokugawa shogunerriak Naoyori Hori ezarri zuen Nagaokako agintari eta honek Shinano ibaiaren ertzean gaztelua eraiki zuen. Edo Aroan herria garatuz joan zen gazteluaren inguruan. 1868 urtean Meiji enperadorearen eta tokugawatarren arteko borroka izan zen bertan eta hiria suntsitua izan zen. Inguruko herriek ehun arroz saku eman zizkieten biztanleei biziraun zezaten.

Hiria berreraiki eta 1906an udalerria eratu zen. 1945ean hegazkin estatubatuarren bonbaketek berriz suntsitu zuten hiria eta berriz hutsetik hasi behar izan zuen. XX mendean hainbat uholde, elur-jausi handi eta lurrikara ere sufritu behar izan ditu.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Kome Hyappyo monumentua, ehun arroz sakuen donazioa sinbolizatzen duena.
  • Shinano ibaia
  • Aoshi santutegia.
  • Hotoku Inari santutegia.
  • Hiragata santutegia.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nagaoka (Niigata) Aldatu lotura Wikidatan