Kanpo belarri

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kanpo belarria
Gray907.png
Kanpo eta erdi belarria
Xehetasunak
Honen parte Belarria
Konponenteak auriclea
ear canala
Identifikadoreak
Latinez auris externa
MeSH A09.246.272
TA A15.3.01.001
FMA 52781
Terminologia anatomikoa

Kanpo belarria belarriaren hiru ataletako bat da. Hiru zati ditu: belarri-hegala, belarri-zuloa eta tinpanoa. Belarri-hegala kartilagoz osatua dago, behealdeko belarri-gingila izan ezik, biguna eta gantzaduna baita gingila. Belarri-hegalak kanpotik iristen zaizkion uhin guztiak belarri-zulora bideratzen ditu. Belarri-zuloa hezur tenporalean dagoen 2,5 cm-ko inguruko hodi bat da; han, guruin berezi batzuk daude, argizaria darienak, eta baita ile batzuk ere; argizariaren eta ileen eginkizuna kaltea eragin dezaketen kanpoko gauzei (hautsari, zakarrei) eustea da, belarri barrura sar ez daitezen. Belarri-zuloa tinpano izeneko mintzeraino iristen da. Ehun konektibozko mintz tinkoa eta erdigardena da tinpanoa, eta dardara egiten du soinu-uhinek jotzen dutenean. Tinpanoan bukatzen da kanpo belarria, eta mintz horren beste aldean hasten da erdikoa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kanpo belarri Aldatu lotura Wikidatan