Karagandy probintzia
| Karagandy probintzia | |||
|---|---|---|---|
| Administrazioa | |||
| Estatu burujabe | |||
| ISO 3166-2 | KZ-35 | ||
| Hiriburua | Karaganda | ||
| Äkim of Karaganda Region (en) | Q112993582 | ||
| Geografia | |||
| Koordenatuak | 48°N 71°E / 48°N 71°E | ||
| Azalera | 427.982 km² | ||
| Mugakideak | Kostanay probintzia, Aqmola, Pavlodar probintzia, Ekialdeko Kazakhstan, Almatyko probintzia, Zhambyl, Hegoaldeko Kazakhstan, Kyzylorda probintzia eta Aktobe probintzia | ||
| Demografia | |||
| Biztanleria | 1.371.974 (2022) | ||
| Dentsitatea | 3,21 bizt/km² | ||
| Ordu eremua | UTC+06:00 eta Asia/Almaty (en) | ||
| karaganda-region.gov.kz | |||
Karagandy probintzia (bestelako idazkeraz: Karaganda, Qaraghandy; kazakheraz: Qaraǵandy oblysy; errusieraz: Карагандинская область), Kazakhstango lurraldea da, probintzia edo oblasta da. Duen azaleraz, 428.000 km², herrialdeko probintzia zabalena da, non 1.375.000 biztanle inguru bizi diren. Karagandy da hiriburua.
Probintzia 9 barrutitan banatuta dago; 11 hiri daude, 39 udal eta 557 herri.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lurralde elkorra eta laua da: muinoak daude tarteka. Ixim ibaiak probintzia honetan du iturburua; gero Irtyx ibaian isurtzen ditu urak. Karagandyn dago 90.300 ha-ko Karkaraly Parke Nazionala.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sobietar Batasunaren agintepeko sasoian ikatz-meatzeen ustiaketa handia egin zen. Uste dute bertan gulag edo behartutako lanen esparruak ere bazeudela. Bigarren Mundu Gerraren ostean Stalinek alemaniar asko deportatu zituen inguru hartara.