Ixim

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ixim
Иши́м (ru) / Esil (kz)
Astana-Ishim-7802.jpg
Datu orokorrak
Luzera2.450 km
Geografia
Ichim (rivière) OSM.png
Koordenatuak50°38′5″N 73°11′41″E
Estatu burujabe Kazakhstan
Region of KazakhstanKaragandy probintzia
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera177.000 km²
Arro hidrografikoaOb Basin (en) Itzuli
Ur-emaria56,3 m³/s
IturburuaKazakh Uplands (en) Itzuli
BokaleaIrtyx

Ixim[1] (errusieraz: Иши́м; kazakheraz: Esil) hego-erdialdeko Asiako ibaia, Kazakhstango iparraldea eta Errusiako Omsk eta Tiumen oblastak zeharkatzen dituena. Irtyxen ezkerraldeko adarra da. 2.450 km luze da eta 177.000 km2ko arroa dauka[2].

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Niyaz muinoetan du iturria, Kazakhstango goi-ordokiaren iparraldean. Astana eta Petropavlovsketik igarotzen da eta, Errusian sarturik, Iximgo estepa zeharkatzen du. Ixim herriaren ondoan Irtyxera isurtzen da[2].

Hidrometria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ixim ibaiaren emaria 1963-1999 bitartean neurtua izan da Orehovon (Irtyxera isuri baino 35 km lehenago)[3]. Gune horretan, drainatutako eremuak 158.000 km² ditu, arro osoaren % 89. Bertan urteko batez besteko emaria 83,1 m³/s da; emari handiena maiatzean du (340 m³/s) eta txikiena martxoan (12,9 m³/s).

Ixim ibaiaren batez besteko emariak (m³/s), Orehovon neurtuak
Datuak: 1963 eta 1999 artean

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. 159. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2013-07-04).
  2. a b Irtysh River Global.britannica.com
  3. Ixim ibaia Orehovon Rims.unh.edu


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia
Errusia
Artikulu hau Errusiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.