Karamazov anaiak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Karamazov anaiak
Dostoevsky-Brothers Karamazov.jpg
Karamazov anaiak eleberriaren lehen argitalpenaren lehenbiziko orrialdea.
Datuak
Egilea Fedor Dostoievski
Argitaratze-data 1880ko azaroa
Generoa Eleberri filosofikoa
Jatorrizko izenburua Бра́тья Карама́зовы (Brat'ya Karamazovy')
Hizkuntza Errusiera
Argitaratzailea Errusiar mezularia
Herrialdea  Errusia
Euskaraz
Izenburua Karamazov anaiak

Karamazov anaiak (errusieraz: Бра́тья Карама́зовы, Brat'ya Karamazovy) Fedor Dostoievski errusiar idazleak idatzitako azken eleberria izan zen. Bi urtez eleberria idazten egon ondoren, 1880ko azaroan Errusiar mezularia aldizkarian atalka argitaratu zen. Egilea handik lau hilabetera hil zen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Fedor Pavlovitx Karamazov izaera zeharo ezberdineko hiru semeen aita da: Dmitri, bere lehen emaztearekin izana, aita bezala parrandazalea eta gonazalea; Ivan, intelektuala, eta Alioixa, erlijiorako joera duena. Bai Dmitri nahiz bere aita emakume berberaz maiteminduko dira, Gruixenka, nonbait ospe txarrekoa, eta harekin nola edo hala ezkondu nahi dute. Emakumearengatik aita-semeek duten lehiak heuren harremana erabat ozpinduko du. Dmitri, halere, jada Katerinarekin ezkontzeko hitzemana da, aldiz, Ivan sekretupean Katerinaz maitemindua dagoela dirudi. Bienbitartean, Alioixak bere maisua zena hiltzen ikusiko du, Zossima, monasterioko fraidea, hark Alioixa bere familian bakea jar dezan bidaliko du.

Pavlovitx aita hila agertzen denean, jendeak berehala Dmitri erruduntzat joko du, gainera azken honek berekin bere jatorria justifikatu ezin dezaken diru kopuru bat ere izango du. Epaiketaren etenaldi batean, Ivanek benetazko hiltzailea Karamazovtarren morroia eta seme sasikumea, Pavel, izan zela jakingo du. Hark Ivanen ideia filosofikoak oinarritzat hartuz hilketa burutu zuela aitortuko du, aldiz Ivanek errundun sentitu eta lurjota geldituko da. Katerinaren laguntzaz Dmitri kartzelatik atera eta elkarrekin bizitzea adostu, eta Dmitri bere maitearekin Ameriketara ihes egingo du. Alioixa nerabeen maisu bilakatuko da, hilarte etika irakatsiko dielarik.

Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Fedor Pavlovitx Karamazov: Plazerra soilik festa eta emakumeen bidez lortzen duen gizona, eta bere asmoak lortzeko gainontzekoak engainatzeko inongo zalantzarik ez duena. Jendaurrean bufoi gisa aurkeztu eta izaera arras ezegonkorra du.
  • Dmitri Fiodorovitx: seme nagusia, bere herentzia gutizietan xahutu ohi du baina ohorearn zantzu nahiko berezia du. Odolberoa da, eta azkenean amodioan bere lehiakidea den aita gorrotatzen bukatuko du.
  • Ivan Fiodorovitx: seme ertaina, europar pentsalariak ezagutzen dituen intelektuala. Gainontzekoekin zinikoki jokatu ohi du, berarekin ezertara ez daramaten eztabaida hutsalak hasiko dira.
  • Alioixa Fiodorovitx: seme gazteena, eleberriko protagonista eta pertsonaia positiboa.
  • Pavel Smerdiakov: morroia eta sasikumea, Fiodor Pavlovitxek mentalki atzeratutako emakume batekin izana. Horregatik sekulako suminduraz haziko da, bere aita eta nagusia denaren hilketa burutuz.
  • Katerina Ivanovna: Dmitriren emaztegaia, Dmitrik ihes egin ez dezan nahiago du jendaurrean sufritzea, baina azkeneanIvanekin elkartu eta hura zaintzea onartuko du.
  • Grushenka: Harrokeria, handikeria eta arinkeriarengatik bere sexualitatea gizonak menpean hartzeko erabiltzen duen emakumea da, baina azken finean bere lehen maitaleak utzi izanaren ondorioz guztiz zorigaiztokoa sentitzen da.
  • Zossima: fraide gurtua, Alioixaren gidari espirituala, hark santutzat du. Jendaurrean bertute garrantzitsuenak maitasuna eta egiazkotasuna direla dio.
  • Katerina Osipovna: herriko emakume aberats bat da, eleberriko hainbat gertakizun garrantzitsuetan bitartekaria izango da.
  • Lisa: Aurrekoaren alaba, mizke hazitako ume baten gisa jokatuko du, baina azkenerako Alioixaz maitemindua dagoela onartuko du, hark Lisa hazi eta emakume denean berarekin ezkonduko dela onartuko du.