Idazleak bere bizitzako bolada oso txarra bizi zuen unean idatzi zuen: Maria Dmitrievna Isayeva emaztearengandik (1864koapirilaren 15ean hila) alargundu berria zen, eta handik gutxira bere anaia Mijail hil zen, idazleak asko maite zuena. Arazo pertsonal horiei agintariek idazlearen aldizkariak itxi izana eta haren jokozalekeria gehitu zitzaizkien, azken adikzio honek diru zor eta estutasun ekonomiko handiak ekarri zizkiolarik.