Karbonilazio

Wikipedia, Entziklopedia askea

Karbonilazio esaten zaio konposatu organiko edo inorganiko batean karbonilo taldea (CO) txertatzeari, bereziki karbono(II) oxidoa baliatuz. Izan ere, karbono(II) oxidoa erreaktibo eskuragarria, komenigarria eta ugaria da. Sintesi organikoan garrantzia handia du karbonilazioak C=O funtzio-taldea duten konposatuak prestatzeko baliatzen baita

Adibideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hidroformilazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hidroformilazioa aldehidoak sintetizatzeko baliatzen da. Alkeno edo alkino batek karbono(II) oxidoarekin eta hidrogenoarekin erreakzionatzen du katalizatzaile egoki baten presentzian.

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azido azetikoaren sintesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Monsanto prozesuaren bidez azido azetikoa prestatzeko metanola karbono(II) oxidoz tratatzen da ingurune egoki batean

Hidrokarboxilazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azido propanoikoa industrialki prestatzeko etilenoaren hidrokarbolazioaz prestatzen da nikel karboniloa katalizatzaile gisa baliatuz.

Kimika inorganikoan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Metal karboniloak prestatzeko, hots M(CO)xLy (M = metala; L= beste estekatzailea) formulako konposatuak, trantsizio-metalak zuzena karbonilatzen dira. Burdina- eta nikel-hautsek zuzenean errakzionatzen dute COarekin Fe(CO)5 and Ni(CO)4 emateko hurrenez hurren[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Elschenbroich, Christoph. (2006). Organometallics.. (3rd, completely rev. and extended ed.. argitaraldia) Wiley-VCH ISBN 3-527-29390-6. PMC 64305455. (Noiz kontsultatua: 2023-01-09).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]