Karl Bodmer

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Karl Bodmer
Photograph of Karl Bodmer (1877).jpg
Bizitza
Izen osoa Jean-Charles Bodmer, Johann Carl Bodmer
Jaiotza Zürich1809ko otsailaren  11
Herrialdea  Suitza
 Frantzia
Heriotza Paris1893ko urriaren  30a (84 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak alemana
frantsesa
Jarduerak
Jarduerak margolaria, argazkilaria eta ilustratzailea
Jasotako sariak
Kidetza Barbizongo eskola
Mugimendua Barbizongo eskola

Karl Bodmer, Johann Carl Bodmer edo Jean-Charles Bodmer (Zürich, 1809ko otsailaren 6a -Barbizon, 1893ko urriaren 30a) Suitzan jaiotako marrazkilari, margolari, litografo, ilustratzaile eta, orokorrean, artista grafikoa izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1832tik 1834ra, margolari suitzarrak Iparamerikan zehar Maximilian zu Wied-Neuwied printzeari lagundu zion. Espedizioak 28 hilabete iraundu zuen: "Janus" belaontziarekin 1832ko maiatzaren 7an Rotterdametik atera ziren. Ohioko Missouri eta Mississippi ibaietan aritu ziren. Karl Bodmerrek 23 urte zituen. Bidaian zehar akuarela ugari margotu zituen; lan horiei esker amerindiarren irudiak Europan zabalduko ziren. Bere litografiak Parisko Éditions Arthus-Bertrand inprimategiak plazaratu zituen. Lan horiek amerindiarrak ezagutzeko informazio-iturri aberatsa izan ziren: herri horien ohiturak, armak, tresnak jaso zituen modu horretan. Espedizioa New Yorken 1834ko uztailaren 4an zeuden eta Le Havren abuzturaren 8an.

Renanian bi urte bizi izan zen. Ondoren, Parisen egokitu zen, 1836an, eta garaiko bizitza artistikoan hartu zuen parte. Théodore Rousseau eta Jean-François Milleten laguna izan zen. 1849an Barbizonera joan zen eta olioz margotzen hasi zen. Garai horretan bere lanetan Fontainebleau basoak protagonismo handia hartu zuen eta, ondorioz, batzutan Barbizongo eskolaren margotzailea bezala hartua izan da.

Graiko prentsan ere grabatu asko argitaratu zuen.

Bizitzaren azken urtetan argazkilaritzari ekin zion.[1] Frantzian ere bere lanaren aitortza jaso zuen: 1877an Ohorezko Legioaren zalduna izendatu zuten.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Karl Bodmer