Karlos Proventzakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Karlos Proventzakoa

855 – 863
Aurrekoa Lotario I.a (Erdialdeko Frantziako errege gisa)
Ondorengoa Luis II.a Italiakoa

Jaiotza 845
Heriotza 863ko urtarrilaren 25a
Senideak aita: Lotario I.a
ama: Ermengarda Toursekoa

Karlos Proventzakoa (845863ko urtarrilaren 25a) Burgundia Behereko errege karolingiarra izan zen, 855etik hil zen arte.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ermengarda Toursekoaren eta Lotario I.a karolingiar enperadorearen seme txikiena zen. Lotariok Erdialdeko Frantzia hiru semeen artean banatu zituen: zaharrenak, Luisek, Italia eta koroa inperiala jaso zituen; Lotario II.ak Lotaringia (gaur egungo Lorrena, Belgika, Herbehereak eta Luxenburgo); eta txikienak, Karlosek, Burgundia Beherea.

860an, Karlos Burusoila osaba erresuma konkistatzen saiatu zen, baina Karlos Proventzakoak garaitu zuen. Hil zenean, anaia Luisek oinordetu zuen erresuma[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Charles, King of Provence global.britannica.com . Noiz kontsultatua: 2016-05-17 .