Karlota Brunswick-Lüneburgekoa
Karlota Brunswick-Lüneburgekoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Hannover, 1671ko martxoaren 8a |
Herrialdea | Alemania |
Heriotza | Modena, 1710eko irailaren 29a (39 urte) (39 urte) |
Hobiratze lekua | Modena |
Heriotza modua | : arazo puerperala |
Familia | |
Aita | John Frederick, Duke of Brunswick-Lüneburg |
Ama | Benedikta Henrieta Palatinatukoa |
Ezkontidea(k) | Rinaldo d'Este (en) (1696ko otsailaren 11 - |
Seme-alabak | |
Haurrideak | |
Leinua | House of Hanover (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | aristokrata |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |
Carlota Brunswick-Lüneburgekoa (1671ko martxoaren 8a - 1710eko irailaren 29a) Alemaniako noblea izan zen. Hannover leinuan jaioa Este leinuan ezkondu zen. Brunswick-Lüneburgeko dukesa jaiotzez, Modenako dukesa izan zen ezkontzaz. Erditzean hil zen.
Jon Frederiko Brunswick-Lüneburgerkoaren eta Benedikta Henrieta Palatinatukoaren alaba nagusia zen. Bi ahizpa txikiago izan zituen, Henrieta eta Gilemina Amalia Brunswick-Lüneburgekoa, Josef I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoarekin ezkondu zena.
Karlota Reinaldo Estekoarekin ezkondu zen 1696ko otsailaren 11n. Hau Frantzisko I.a Estekoaren semerik gazteena zen bere hirugarren emazte Lucrezia Barberinirekin. Reinaldo kardinal izendatu zuten 1685ean, baina 1694an eliza utzi zuen Frantzisko II.a Modenakoa lehengusuaren ordezko izateko Modenan. Reinaldok Modena eta Brunswicken arteko harremanak sendotu nahi zituen.
1702an Espainiako Ondorengotza Gerra zela eta Modenatik Bolognara mugitu ziren.
Zazpi seme-alaba izan zituzten, baina 1710an hilda jaio zen ume bat erditzen ari zela bera ere hil zen. Bere seme nagusia zen Frantzisko Karlota Aglaé Orleanskoarekin ezokndu zen, Filipe Orleanskoa alaba, Luis XV.a Frantziakoa umea zelarik Frantziako erregentea zena. Bere bigarren alaba, Enriketa, Antonio Farnesiorekin ezkondu zen 1727an eta, bere heriotzaren ostean 1731an, Leopoldo Hesse Darmstadtekoarekin.