Karmele Saint-Martin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Karmele Saint-Martin

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaría del Carmen Navaz
JaiotzaIruñea1895eko abenduaren 18a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaDonostia1989ko martxoaren 24a (93 urte)
Familia
AmaMaria Ana Sanz Uharte
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakeleberrigilea, saiakeragilea eta kazetaria
Izengoitia(k)Karmele Saint-Martin eta Carmela Saint-Martin

María del Carmen Nabatz, izenordez Karmele Saint-Martin (Iruñea, 1895eko abenduaren 18a - Donostia, 1989ko martxoaren 24a), nafar idazlea izan zen, bereziki literatura beltza idatzi zuena. Haren izena darama Donostiako Berio auzoko kale batek.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

María del Carmen Nabatz Iruñean jaio zen, 1895eko abenduaren 18an. Haren ama Maria Ana Sanz pedagogoa zen. Rufino San Martinekin ezkondu ondoren, Madrilera aldatu zen lehenik, eta Donostiara geroago. 1950eko hamarkadan hasi zen idazten, senarra hil eta gero. Kontaera bilduma bat eman zuen argitara 1959an, Ligeramente negro izenburuarekin.[1] 1968an, Leopoldo Alas saria eskuratu zuen Con suave horror liburuari esker.[2]

Bestalde, hainbat artikulu idatzi zuen Blanco y Negro, Ya, La Estafeta Literaria, Cuadernos Hispanoamericanos, Mundo Hispánico, Triunfo, La Gaceta Literaria, Hogar eta La Voz de España agerkarietan. Azken liburuetan, euskal kultura eta folkloreari lotutako gaiak landu zituen: Las seroras vascas, Nosotras, las brujas vascas.[1]

Donostian hil zen, 1989ko martxoaren 24an.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ligeramente negro, 1959
  • Animalitos de Dios, 1967
  • Con suave horror, 1968
  • Señoras de piso, 1968, bi argitalpen
  • El servicio, 1969
  • El perro milord, 1971
  • Nosotras las brujas vascas, 1975
  • Las seroras vascas, 1976
  • Los rayos paralelos, 1977
  • Nosotros los vascos, 1978
  • Ene, doña Benigna!, 1979

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Irurtzun, Patxi. Club de lectura de verano: Karmele Saint-Martin. patxiirurzun.com (Noiz kontsultatua: 2021-8-13).
  2. Maraña Sánchez, Félix. Navaz Sanz, Maria del Carmen. Auñamendi Eusko Entziklopedia, aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2017-11-23).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]