Sastraka txiki bat da, zuhaixka bat edo zuhaitz bat. 1 eta 5 metro bitarteko altuera hartzen duena. Oso zuhaitz sendoa izan daiteke, hosto handi samarrak dituena, baina normalean hostotza ez du oso dentsoa izaten. Ur-kantitatearen arabera baien itxura eta tamaina aldatu egiten dira.
Hostoak txandaka antolatuta daude, eta gutxi-asko larrukarak eta ilegabeak dira. Hostoak aldakorrak dira tamainaz, 2-6 cm-koak, eta aldakorrak kolorez (berde argi horixkatik berde ilun distiratsura) eta formaz ere aldakorrak: lantzeolatuetatik obalatuetara, akutuak edo kamutsak, osoak edo koskadunak, karrasken antzekoak izan daitezkeenak. Lau petaloko lore usaintsuak ditu, ñimiñoak, martxoan loratzen direnak. Lore txiki eta berdexkak, luku lodi laburretan multzokatuak. Fruituak 4-6 mm-ko baia beltzak dira, eta, heldu baino lehen, gorri egoten dira denbora batez. Udan ematen du fruitua. Hegaztiek jaten dituzten lehenengo espezietako bat da heltzen, txoriek jaten dituzte eta uztailean jada ikus daitezke mata-forman edo zuhaitz moduan ikus daitezke, baia txiki ugarirekin, Inurriek ere jasotzen dituztenak. Baia bakoitzak 2-4 hazi ilun ditu, normalean 3, artatxiki ale bat baino txikixeagoak.
Ilustrazioa
Mediterraneo aldeko baso, maki eta sastraken ezaugarria da. Lehortearekiko oso erresistenteak dira. Lur mota guztietan hazten da, kare-lurretan edo silizioetan. Ondo jasaten ditu lur harritsuak, eta arroketako arrailetan ere bizi daiteke.