Kataluniako Gobernuaren Lehendakaritzaordea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lehendakariordetza
Kataluniako Gobernua
Orain karguan
TitularrakJordi Puigneró i Ferrer
Hasiera2021eko maiatzaren 26a
Karguduna
ErakundeaKataluniako Gobernua
IzendatuaKataluniako Gobernuko lehendakaria
KargualdiaLau urte
EgoitzaKataluniako Generalitatearen Jauregia
Sorrera2008ko abenduaren 3a
TrataeraHonorable
Herrialdea Katalunia

Kataluniako Gobernuaren Lehendakaritzaordea (katalanez, Vicepresidència del Govern de Catalunya) Kataluniako Generalitateko kargu politikoa da, Gobernuaren eta Generalitateko lehendakaritzaren, azaroaren 5eko, 2008/13 Legeari jarraiki sortutakoa.[1] Lege honek Gobernuaren lehendakariorde bat sortzeko aukera aurreikusten du, betiere Lehen Kontseilari bat (Conseller Primer) izendatu ez bada. Gobernuaren lehendakariordea Gobernuaren parte da, eta betiere Gobernuaren kontseilaritza bati lotuta dago; egun, Lehendakaritzaordearen Kontseilaritzara.

2006ko Kataluniako Autonomia-Estatutuaren arabera, Kataluniako Gobernua Kataluniako Generalitateko Lehendakariak, hautazkoa den Lehen Kontselari batek eta bestelako kontseilariek osatzen dute.[2] VII. Legengintzalditik aurrera Lehen Kontseilari bat izendatu ez izenaren ondorioz, Lehendakaritzaordearen Kontseilaritzaren buru den lehendakariordea Kataluniako Gobernuaren bigarren kargu politikorik garrantzitsuena izango da.

Lehendakariordearen funtzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2008/13 Legearen arabera, hurrengoak dira Gobernuaren Lehendakariordearen funtzioak:[1]

  1. Gobernuaren Kontseilu Teknikoa (Consell Tècnic) bildu eta presiditu;
  2. Gobernuaren lurralde-delegazioen aktibitatea koordinatu eta gainbegiratu;
  3. Generalitateko Lehendakaria bete eta ordezkatu;
  4. Gobernuaren Idazkariaren (Secretaria del Govern) bidez informazioa jaso, Kontseilu Teknikoaren gai-zerrendan geituak izan baino lehen, kontseilaritza ezberdinek garatutako dekretu-proiektuen inguruan;
  5. Legeek hala ezarritako exekuzio- eta administrazio-funtzio oro bete.

Lehendakariorde-zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

# Legegintzaldia Izena Agintaldi-hasiera Agintaldi-amaiera Alderdi edo koalizio politikoa
Lehendakariordetzaren Kontseilaritza (Conselleria de la Vicepresidència; 1931-1932)
- 1931-1932
Joan Casanovas i Maristany 1931ko abenduak 29 1932ko urriak 3 Kataluniako Ezker Errepublikanoa
Lehendakariordetzaren Kontseilaritza (Conselleria de la Vicepresidència; 2006-2008)
- VIII
Josep-Lluís Carod-Rovira 2006ko azaroak 29 2008ko abenduak 3 Kataluniako Ezker Errepublikanoa
Gobernuaren Lehendakariordetza (Vicepresidència del Govern; 2008-)
1 VIII
Josep-Lluís Carod-Rovira 2008ko abenduak 3 2010eko abenduak 29 Kataluniako Ezker Errepublikanoa
2 IX
Joana Ortega i Alemany 2010eko abenduak 29 2012ko abenduak 27 Kataluniako Batasun Demokratikoa[oh 1]
X 2012ko abenduak 27 2015eko ekainak 22
3
Neus Munté i Fernández 2015eko ekainak 22 2016ko urtarrilak 14 Kataluniako Konbergentzia Demokratikoa[oh 1]
4 XI
Oriol Junqueras i Vies 2016ko urtarrilak 14 2017ko urriak 27[oh 2] Kataluniako Ezker Errepublikanoa[oh 3]
5 XII
Pere Aragonès i Garcia 2018ko maiatzak 29[3] 2021eko maiatzak 24[4] Kataluniako Ezker Errepublikanoa
6 XIII
Jordi Puigneró i Ferrer 2021eko maiatzak 26[5] Karguan Junts per Catalunya

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Katalanez) «LLEI 13/2008, del 5 de novembre, de la presidència de la Generalitat i del Govern» Portal Jurídic de Catalunya (Noiz kontsultatua: 2021-05-30).
  2. (Katalanez) «Títol II. De les institucions (articles 55-94)» gencat.cat (Noiz kontsultatua: 2021-05-30).
  3. (Katalanez) «Quim Torra nomena els consellers del nou govern de la Generalitat» VilaWeb (Noiz kontsultatua: 2021-07-04).
  4. (Katalanez) 324cat. (2021-05-24). «Aragonès, 132è president: "Toca arremangar-nos sense por de patir cap esgarrinxada"» CCMA (Noiz kontsultatua: 2021-07-04).
  5. (Katalanez) «[GALERIA FOTOGRÀFICA La presa de possessió dels consellers del govern de Pere Aragonès»] VilaWeb (Noiz kontsultatua: 2021-07-04).

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Konbergentzia eta Batasunaren proposamenez
  2. Espainiako 1978ko konstituzioko 155. artikuluaren aplikazioaren ondorioz boterez kendutakoa
  3. Junts pel Sí koalizioaren proposamenez

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]