Jordi Puigneró
Jordi Puigneró i Ferrer (Sant Cugat del Vallès, 1974ko otsailaren 2a) IKT ingeniari eta politikari katalana da, 2021eko maiatzetik Kataluniako Generalitateko Gobernuko presidenteordea eta Politika Digitalen eta Lurraldearen kontseilaria. Aurretik, 2018ko maiatzetik 2021eko maiatzera Kataluniako Generalitateko Gobernuko Politika Digitalen eta Administrazio Publikoaren kontseilari izan zen. "Kataluniako Errepublika Digitalaren" proiektuaren ideologotzat hartzen da.
Ibilbide politikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere ibilbide politikoa 1999an hasi zuen, Convergencia Democratica de Catalunyako gazteak-en (JNC) militatuz. Urte batzuk geroago, 2009an, Puigneró CDCko presidente hautatu zuten Sant Cugaten. 2016ko uztailean, Alderdi Demokrata Katalanaren biltzarrean parte hartu zuen, eta 2020an Junts per Catalunyako kide izatera pasa zen.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jordi Puigneró |
Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sant Cugaten jaioa, Ribatallada etorbidean. Bi alabaren aita. 2009 urtean haur bat galdu zuen minbiziak jota. Goi-mendiko ibilbide zalea. 2020ko uztailean El 5è Poder, La República Digital a les teves mans liburua argitaratu zuen.