Oriol Junqueras

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Oriol Junqueras
Retrat oficial del Vicepresident Oriol Junqueras (cropped).jpg
Kataluniako Parlamentuko diputatua

2018ko urtarrilak 17 -
Barrutia: Bartzelona
Hautaketa: 2017ko Kataluniako Parlamentuko hauteskundeak
4. Vice President of Catalonia

2016ko urtarrilak 14 - 2017ko urriak 27
Neus Munté - Pere Aragonès i Garcia
Minister of Economy and Treasury of Catalonia

2016ko urtarrilak 14 - 2017ko urriak 27
Andreu Mas-Colell - Pere Aragonès i Garcia
Kataluniako Parlamentuko diputatua

2015eko urriak 26 - 2017ko urriak 28
Barrutia: Bartzelona
Hautaketa: 2015eko Kataluniako Parlamentuko hauteskundeak
4. Leader of the Opposition in Catalonia

2013ko urtarrilak 9 - 2015eko urriak 26
Xavier Sabaté i Ibarz - Inés Arrimadas
Kataluniako Parlamentuko diputatua

2012ko abenduak 17 - 2015eko abuztuak 4
Barrutia: Bartzelona
Hautaketa: 2012ko Kataluniako Parlamentuko hauteskundeak
10. Kataluniako Ezker Errepublikarreko lehendakaria

2011ko irailak 17 -
Joan Puigcercós
mayor of Sant Vicenç dels Horts

2011ko ekainak 11 - 2015eko abenduak 22
Amparo Piqueras Manzano - Maite Aymerich Boltà
Europarlamentaria

2009ko ekainak 7 - 2012ko urtarrilak 16
Barrutia: Spain
zinegotzi

Bizitza
Izen osoa Oriol Junqueras i Vies
Jaiotza Sant Andreu de Palomar1969ko apirilaren 11 (49 urte)
Herrialdea  Katalunia
Bizilekua Sant Vicenç dels Horts
Hezkuntza
Heziketa Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa
Hezkuntza-maila doktoretza
Hizkuntzak gaztelania
katalana
italiera
Jarduerak
Jarduerak politikaria, historialaria, unibertsitateko irakaslea, idazlea eta gidoilaria
Lantokia(k) EstrasburgoBrusela eta Bartzelona
Enplegatzailea(k) Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa
Kidetza Q8960995
Sobirania i Progrés
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa katolizismoa
Alderdi politikoa Kataluniako Ezker Errepublikarra
https://www.esquerra.cat/ca/oriol-junqueras
Firma de Oriol Junqueras.svg

Oriol Junqueras i Vies (Bartzelona, 1969ko apirilaren 11) kataluniar historialari eta politikaria da. Sant Vicenç dels Horts alkatea izan da (2011-2015), eta 2011ko irailaren 17tik aurrera baita Esquerra Republicana de Catalunya alderdiko presidentea ere, Joan Puigcercós ordezkatuz.

2012ko abenduaren 18an Kataluniako Generalitateko Presidentea eta CIUko Artur Mas politikariarekin 2014an Katalunian Autodeterminazio Erreferenduma burutzea adostu zuen. 2017ko azaroaren 2an Carmen Lamela epaileak kartzelara bidali zuen, erreferendum horren antolakuntza dela eta.

2016 eta 2017 artean Generalitateko lehendakariordea eta Ekonomia eta Ogasunaren kontseilaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sant Andreu auzoan jaio eta berehala familia joan zen bizitzera Sant Vicenç dels Horts herrira (Baix Llobregat). Unibertsitean, ekonomia zientziak ikasteari ekin eta gero, 1996an lizentziatu zen Historia moderno eta garaikidean. Universitat Autònoma de Barcelonan doktoratu zen, eta bere tesiaren izenburua "Economia i pensament econòmic a la Catalunya de l'alta edat moderna" izan zen.

Lan ibilbidean zehar komunikabideetan kolaboratu du sarritan, telebistako dokumentalen gidoigile eta aholkulari moduan ere ibiliz. Politikan, hasierako etapan, 2009an eurodiputatu izendatu zuten ERC alderdiarekin, Ramon Tremosa (CDC) eta Raul Romevarekin batera (ICV). 2012 arte egon zen postu hartan. Urte horretan bertan, "El castellà també serà oficial a la República Catalana" izenburuko artikulua argitaratu zuen "El Periódico de Catalunya"-n.[1] Polemika bizia ekarri zuen katalan hizkuntzaren aldeko esparruan.

2013an ezkondu zen Neus Bramonarekin, eta Lluc semea eta Joana alabaren aita da. Kristau katolikoa da, eta Centre Excursionista de Sant Vicenç dels Horts eta Orfeó Vicentí elkarteen kidea da, baita Institució Cultural de la Franja de Ponent-ekoa ere.

Idazlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Els catalans i Cuba, 1998.
  • La batalla de l'Ebre. Història, paisatge, patrimoni, 1999.
  • La presó Model de Barcelona, 2000.
  • Manel Girona, el banc de barcelona i el canal d'Urgell. Pagesos i burgesos en l'articulació del territori, 2003.
  • Guerres dels catalans, 2003.
  • Guerra, economia i política a la Catalunya de l'alta edat moderna, 2005.
  • Economia i pensament econòmic a la Catalunya de l'alta edat moderna (1520-1630), 2006.
  • Camí de Sicília, 2008
  • Les proclames de sobirania de Catalunya (1640-1939), 2009

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


  1. "El castellà també serà oficial a la República Catalana" ("El Periódico")