Nerea Urbizu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nerea Urbizu

Bizitza
JaiotzaLekunberri, 1980 (43/44 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakmusikaria
KidetzaKatamalo

Nerea Urbizu Ruiz (Lekunberri, Nafarroa, 1980) musikaria da, eta, besteak beste, Ene Kantak proiektuaren sortzaileetako bat da, Urko Oskozekin batera.[1] Proiektuaren barruan, Mikel Santos “Belatz”en marrazkiekin liburu bat ere idatzi du, 2021eko udazkenean aurkeztuta: "Furgonetako gorabeheretan".[2]

Ibilbidea[3][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musikan, agertokietan abeslari azaltzen hasi zen Euskal eta Haur Kantu Txapelketetan. Geroago, haren kabuz, Nerea Erbitirekin, besteak beste, euskal kantuen bertsioak egiten zituen ITZALAK proiektuan, eta herriz herri ibili ziren garai batez. Aurrerago, JO TA HANKA plaza taldean aritu zen, hainbat lagunekin eta Nerea Erbitirekin ere bai.

Katamalo. Gotzon Barandiaranek idatzitako poemak izan ziren Katamalo ikuskizunaren abiaburua. Poema horiek kantu bihurtu zituzten BBK Bihotz Bakartien Klubeko musikariek eta Nereak Gorka Urbizu anaiarekin batera. Bi disko argitaratu zituzten.[4]

2020. urtean, Naizen elkartearen abestia sortu zuen Ekaitz Goikoetxearekin, elkarteko gazte eta gurasoekin batera.[5]

Urmuga mendi ibilbide musikatuan ere parte hartu izan du anaiarekin batera, 2021ean, esate baterako.[6]

22. Korrikaren abestiaren egilea eta zuzendari artistikoa izan da. Nerea Urbizuk sorturiko «HitzEkin» abestiak girotuko du Korrika. Sustrai Colinak sorturiko hitzei Nereak jarri die musika, eta Ane García, Anari eta Nerea Urbizu bera dira abestiaren interpreteak.[7][8][9][10]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Noticias, Diario de. «Nerea Urbizu Ruiz: "Euskara komunikatzeko tresna dela ikusi behar dute haurrek"» www.noticiasdenavarra.com (Noiz kontsultatua: 2021-09-28).
  2. Mendibil, Sortzailea:. (2021-10-23). «LIBURU BERRIA – ENE KANTAK FURGONETAKO GORABEHERETAN + TAZA BAT DOHANIK» Ene Kantak (Noiz kontsultatua: 2021-10-26).
  3. Nerea Urbizu, ilusio sortzaile. (Noiz kontsultatua: 2021-09-21).
  4. «Katamalo» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2021-09-21).
  5. «'Naizen' kantuari pausuak jarri dizkio Ene Kantak-ek - Nafarroa» euskalerriairratia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-09-28).
  6. SL, TAI GABE DIGITALA. (2021-05-04). «Garobeletik Auñamendira, naturari doinua jarriko dio Urmuga jaialdiak» naiz: (Noiz kontsultatua: 2021-09-28).
  7. Komunikazioa. «“HitzEkin” abestiak girotuko du 22. korrika» korrika.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-16).
  8. (Gaztelaniaz) Noticias, Diario de. «22. KORRIKA-ren abestiaren beste egileek haren aurkezpena egin dute, HitzEkin deiturikoa» www.noticiasdenavarra.com (Noiz kontsultatua: 2021-12-16).
  9. Gorraiz, Uxue Rey. «Nerea Urbizuk, Ane Garciak eta Anarik jarri diote ahotsa 22. Korrikaren kantuari» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-12-16).
  10. SL, TAI GABE DIGITALA. (2021-12-16). «Nerea Urbizuk eta Sustrai Colinak sorturiko ‘HitzEkin’ abestiak girotuko du 22. Korrika» naiz: (Noiz kontsultatua: 2021-12-16).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]