Edukira joan

Kategoria:Txikipedia:Arteak eta kultura

Wikipedia, Entziklopedia askea

Eslogana edo leloa esaldi labur eta erakargarri bat da, non publizitatean eta propagandan erabiltzen dena gehen bat publikoaren arreta erakartzeko, produktu edo ideia bati buruz.

Microsoft logo (1987) + slogan (1994).svg
Microsoft logo (1987) + slogan (1994).svg

Lehen Mundu Gerraren[1] hasieran, Herbert Kitchener[2] britainiar soldadu ospetsuak London Opinion[3] aldizkariaren bitartez, soldadu gazteei bere herrialdea zerbitzatzeko boluntarioak biltzeko beharra jakinarazi zien. "Zure herrialdeak behar zaitu" eslogana (1914) kartel ospetsu bihurtu zen. Bi urte geroago, kartelaren aldaera bat agertu zen Ameriketako Estatu Batuetan, osaba Sam irudikatuz: "Armadak behar zaitu".

Eslogan edo leloa publizitarioak erabakigarriak dira lehia komertzialean. Publizitate eslogan eraginkor batek ondorengo puntuak bete behar ditu:

  • Adierazi produktuaren edo markaren abantaila nagusiak erosle edo bezeroentzat.
  • Bereizi beste enpresekiko ezberdintasunak.
  • Izan adierazpen sinplea, zehatza, zintzoa, zuzena eta egokia.
  • Izan baliabideak (ez da beharrezkoa).
  • Sartu transmititu nahi duzun mezuari indarra ematen dion aditz bat.
  • Kontsumitzailea ondo sentiarazi behar du.
  • Kontsumitzaileari nahia edo beharra sentiarazi.
  • Ahazteko zaila eta erraz gogoratzekoa izan behar da.

Eslogan onak laburrak, originalak eta ikusgarriak izan behar dira. Editoreek baliabide estilistikoak erabiltzen dituzte: onomatopeiak, aliterazioa, kontrastea, errima… Hitz-jokoak ohikoak dira, entzuleek hitzak modu desberdinetan ulertzeko. Horrek hitzak hobeto gogoratzea laguntzen du. Eslogan arrakastatsuena da jendeak errepikatzen duena eta eguneroko bizitzan erabiltzen duena, adibidez, Espainian “Kotoiak ez du engainatzen” gertatu zen bezala.

Hitzaren jatorri

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Eslogan" slogorn hitzetik dator; aldi berean azken honek Eskoziako gaelerazko sluagh-gairm edo sluagh-ghairm (sluagh="armada" + gairm="oihu") hitzetan du jatorria.. Eskoziarrek guduan hasteko oihukatzen zutena da.

Espainiako eslogan mitikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asko dira dagoeneko Espainiako publizitatearen historian sartu diren esloganak. Arrazoi bategatik edo besteagatik sartu dira eta urteetan zehar iraun dute. Horietako batzuk belaunaldiz belaunaldi transmititu dira, nahiz eta markek gehiago erabili ez. Adibide batzuk hauek dira:

  • "Kotoiak ez du engainatzen" (Tenn)
  • "Bilatu, alderatu eta zerbait hobea aurkitzen baduzu, erosi" (Colón Detergentea)
  • "Badira diruak erosi ezin dituen gauzak, beste guztia Mastercard" (Mastercard)
  • "Eta irauten dute eta irauten dute..." (Duracell)
  • "Merezi dudalako" (L'Oréal)
  • "Bizitzaren txinparta" (Coca-Cola)
  • "Agindu dezaket eta agintzen dut" (Adolfo Suárez)
  • "Eguberrietarako etxera" (Turrones El Almendro)
  • "Edaten baduzu, ez gidatu" (DGT)
  • "Pentsa berdea" (Heineken)
  • "Gidatzea gustatzen zaizu?" (BMW)
  • "Konforme ez bazaude, zure dirua itzuliko dizugu" (El Corte Inglés)

Eslogan edo lelo bikoitza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Badaude iragarkiak zeinetan lelo bikoitza agertzen den, zati bat testua da eta beste bat irudia.
  • Testu bikoitzarekin lelo bikoitza duten iragarkiak daude.
  • Babeslea adierazten duten esloganak daude.

Enpresa askok teknika hau erabiltzen dute euren marka hobetzeko.

Garai zoriontsuetan "anti-slogan" terminoa dago, AIDA estrategia[4] bat egiten ez duten eslogan horiek izendatzeko erabiltzen dena. Anti-sloganak ez dira ohiko esloganak, oso luzeak, zailak edo ulertezinak direlako. Batzuetan, ironikoak izan daitezke, adibidez, 1990eko hamarkadan sozialismoarekin lotutako kanpaina batzuei erantzuteko erabili zirenak.

Eslogan edo lelo eta Deshumanizazioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esloganak edo leloak batzuetan pertsonak baztertzeko erabiltzen dira. AEBetan, 1950eko hamarkadan, "Hobe hilda gorria baino" leloa erabili zen komunismoaren aurka.

"Irten Amerika" Irango eslogana anti-amerikarra da. "Arabiarrak kanpora" Israelen erabiltzen da arabiaren aurka.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Primera Guerra Mundial. 2025-03-22 (kontsulta data: 2025-03-25).
  2. (Gaztelaniaz) Herbert Kitchener. 2024-11-05 (kontsulta data: 2025-03-25).
  3. (Ingelesez) London Opinion. 2022-04-22 (kontsulta data: 2025-03-25).
  4. (Gaztelaniaz) AIDA. 2024-12-11 (kontsulta data: 2025-03-25).

Azpikategoriak

Kategoria honek barnean ditu jarraian ageri diren 16 azpikategoriak, eta guztira 16 dira.