Katharina Hennig

Wikipedia, Entziklopedia askea
Katharina Hennig
2022-03-28 Empfang des Sächsischen Ministerpräsidenten für die Teilnehmenden der Olympischen Winterspiele 2022 by Sandro Halank–067.jpg
Bizitza
JaiotzaAnnaberg-Buchholz1996ko ekainaren 14a (26 urte)
Herrialdea Alemania
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakiraupen-eskiatzailea

Katharina Hennig (Annaberg-Buchholz, 1996ko ekainaren 14a) eskiatzaile alemaniarra da. 2022ko Olinpiar Jokoetan bi domina eskuratu ziteun iraupen-eskiko taldeko probetan, bata urrezkoa eta bestea zilarrezkoa[1].

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gazte mailako txapleketatan hainbat domina eskuratu ondoren 2017an hasi zen helduen mailan lehiatzen. 2018ko Pyeongchangeko Jokoetan emaitzarik onena 4 x 5 km errelebotako proban izan zuen, 6. postua hain zuzen ere.

2019an Lahtin jokaturiko 23 urtez azpiko txapelketan zilarrezko domina eskuratu zuen. Helduen mailako munduko txapelketatan podiumetik gertu ibili zen 4x5 km errelebotan, laugarren egin baitzuen 2019an eta bosgarren 2021ean.

2022ko Pekingo Jokoetan bi domina eskuratu zituen, urrezkoa talde sprint klasikoan eta zilarrezkoa 4 x 5 km errelebotan. Bietan ere Victoria Carl izan zuen lagun[2].

Txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neguko Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2022 Pekin ( Txina) 1. postua, urrezko domina Talde sprint klasikoa
2022 Pekin ( Txina) 2. lekua, zilarrezko domina 4 × 5 km erreleboak
Munduko txapelketak (23 urtez azpitik)
Urtea Lekua Domina Proba
2019 Lahti ( Finlandia) 3. postua, brontzezko domina 15 km klasikoa
Munduko txapelketak (Gazte mailan)
Urtea Lekua Domina Proba
2013 Liberec ( Txekia) 3. postua, brontzezko domina 4 x 3,33 km erreleboak
2015 Almaty ( Kazakhstan) 3. postua, brontzezko domina 4 x 3,33 km erreleboak
2016 Râșnov ( Errumania) 2. lekua, zilarrezko domina 10 km estilo librea

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «HENNIG Katharina - Athlete Information» www.fis-ski.com (Noiz kontsultatua: 2022-02-22).
  2. (Ingelesez) «Juegos Olímpicos de Invierno: Oro para el dúo de cross-country Hennig y Carl» Deportes News ES Euro 2022-02-16 (Noiz kontsultatua: 2022-02-22).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]