Katua Usategian
Itxura
| Katua Usategian | |
|---|---|
| Datuak | |
| Idazlea | Agatha Christie (1959) |
| Argitaratze-data | 1959 |
| Generoa | Eleberria |
| Jatorrizko izenburua | Cat Among the Pigeons |
| Argitaletxea | Collins Crime Club |
| Herrialdea | Erresuma Batua |
| Euskaraz | |
| Izenburua | Katua Usategian |
| Itzultzailea | Koro Navarro |
| Argitaratze-data | 2006 |
| Bilduma | Enigma |
| Orrialdeak | 362 |
| ISBN | 9788487484735 |
Katua Usategian (ingelesez: Cat Among the Pigeons) Agatha Christiek idatzitako eleberri bat da. 1959an argitaratu zen. Hercule Poirot detektibe ospetsua eleberri honetan ere agertzen da.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ramateko sultanerrian gertatutako iraultza dela eta, Ali Yusuf printzeak bere hegazkin-pilotu ingelesarekin ihes egin behar du. Bere familiaren bitxi baliotsuak pilotuaren esku utzi behar izan ditut. Bitxi horiengatik, hilketa batzuk gertatzen dira Ingalaterrako Meadowbank neskentzako ikastetxean.
Pertsonaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ali Yusuf printzea: Ramateko printzea, matxinada batean tronutik kendua.
- Bob Rawlison: hegazkin-pilotu ingelesa, Ali Yusufen adiskide mina.
- Joan Sutcliffe: Bob Rawlisonen arreba.
- Jennifer Sutcliffe: Joan Sutclifferen alaba eta Meadowbank ikastetxeko ikaslea.
- Julia Upjohn: Meadowbank ikastetxeko ikaslea.
- Honoria Bulstrode: Meadowbank ikastetxearen sortzailea eta hango zuzendaria.
- Miss Chadwick: Meadowbank ikastetxearen beste sortzailea eta hango irakaslea.
- Eleanor Vansittart: Meadowbank ikastetxeko zuzendariordea eta irakaslea.
- Grace Springer: Meadowbank ikastetxeko irakaslea.
- Angèle Blanche: Meadowbank ikastetxeko irakaslea.
- Ann Shapland: Honoria Bulstroderen idazkaria.
- Adam Goodman: Meadowbank ikastetxeko lorezain gaztea.
- Hercule Poirot: detektibe belgikar ospetsua. Julia Upjohn neskak laguntza eskatzen dio.
- Kelsey inspektorea: Meadowbank ikastetxeko gertakariak ikertzeko ardura duen inspektorea.