Katuaren eta gurinaren paradoxa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Katuaren eta gurinaren paradoxa ilustratuta.

Katuaren eta gurinaren paradoxa[1] bi esaeren konbinazioan oinarritzen da eta era ironikoan egiten den txantxa da. Hauek dira bi esaerak:

Katu bati gurindun ogi txigortu bat bizkarrean jartzen zaionean eta katua altuera handi batetik erortzen denean sortzen da paradoxa hau.

Michael Davis komikilari eta malabaristak aurkeztu zuen paradoxa honen oinarrizko premisa, 1988ko uztailaren 22anThe Tonight Show Starring Johny Carson” telebistako saioan. [2]

John Frazee artistak (Kingston, New York) 1993an OMNI aldizkariaren paradoxen lehiaketa irabazi zuen paradoxa hau aurkeztuz. [3][4]

Esperimentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batzuek diote, txantxetan, esperimentu honek grabitatearen kontrako efektua eragingo duela: katua erori eta lurra ukitu baino lehen, mantsotu eta biraka hasiko da, flotazio-egoera konstante batera iritsi arte. Lurra ukitzetik distantzia laburrera geratuko da, abiadura handian biratzen ari den bitartean, izan ere, bai gurina duen ogiaren aldea eta baita katua ere lurreratzen saiatuko dira.[5]

2003ko ekainean, Kimberly MinerrekStudent Academy Award” saria irabazu zuen Perpetual Motion filmagatik.[6] Filma bigarren hezkuntzako bere lagun batek idatzitako artikulu batean oinarrituta zegoen eta artikuluak katuaren eta gurinaren esperimentua aztertzen zuen.[7]

Errealitatean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Katuek airean biratzeko gaitasuna dute horrela tente erortzeko, katuen zuzentze erreflexua deiturikoa. Honek, toki altu batetik erorita ere, tente lurreratzea ahalbidetzen die.[8] Ogia, objektu bizigabea izanik, ez du ez nahi ez ahalmenik bere burua tente lurreratzeko. “Manchester Metropolitan University”-n 100 ogi txigortu bota zituzten laborategi batean, paradoxa hau ikertzeko asmoz. Ogi txigortua gehienetan gurinaren aldera erortzen dela ondorioztatu zuten. Ogi txigortua erortzen den aldi gehienetan, gurina gorantz dagoela erortzen da eta erori ahala, birak ematen ditu. Hori dela eta, mahai gainean gurina goiko aldean zuen ogi txigortua %81eko kasuetan gurina beheko aldera duela eroriko dela dio ikerketa honek.[9]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Buttered cat paradox. 2020-03-23 Noiz kontsultatua: 2020-05-07.
  2. (Ingelesez) The Tonight Show with Johnny Carson. .
  3. (Ingelesez) Morris, Scot. (1993). (PDF) "I have a theory...". .
  4. (Ingelesez) «Letters» www.aps.org Noiz kontsultatua: 2020-05-07.
  5. (PDF) UoWaikato Newsletter. University of Waikato.
  6. «Oscar Nominated Animated Shorts 2003» web.archive.org 2012-02-04 Noiz kontsultatua: 2020-05-07.
  7. «Leeds : Physics & Astronomy : Perpetual Motion» web.archive.org 2008-10-22 Noiz kontsultatua: 2020-05-07.
  8. (Ingelesez) Nguyen, Huy D. (1998). How does a Cat always land on its feet?. Georgia Institute of Technology, School of Medical Engineering.
  9. Slater, Chris. (2013-09-05). «(-Rav)/ t = R: Manchester boffins find formula for why toast lands butter side down» men Noiz kontsultatua: 2020-05-07.