Katulo 2

Wikipedia, Entziklopedia askea
Katulo 2
Jatorria
Egilea(k)Katulo
IzenburuaAd passerem Lesbiæ
Ezaugarriak
Genero artistikoaolerkigintza
Hizkuntzalatina
Egile-eskubideakjabetza publiko
kronologia
Katulo 1 Katulo 2 Catullus 2b (en) Itzuli

Katulo 2 Gaio Valerio Katulo poeta erromatarraren poema bat da (K.a. 84 - Ka. 54.) izenik gabeko puella baten ("neska", beharbada Katuloren maitalea zen Lesbia) eta bere maskota txolarrearen arteko harreman maitekorra deskribatzen duena. John Swinnerton Phillimore aditu eta poetak adierazi duenez, "poema honen xarmak, eskuizkribu tradizio ustel batek desitxuratua bada ere, Katuloren liburuko ospetsuenetako bat bihurtu du"[1]. Poema honen metrika hendekasilaboa da, Katuloren poesian ohikoa den forma bat.

Poema hau, Katuloren beste poema batzuekin batera, antzinatik biziraun zuen Veronan 1300 inguruan aurkitutako eskuizkribu bakar batean. Eskuizkribu horren hiru kopia kontserbatzen dira. XIV. mendeko kopiek – lehen aipatutako "eskuizkribu ustelen tradizioa" – zenbait lekutan olerkiaren jatorrizko idazketari buruzko zalantzekin utzi zituzten adituak, nahiz eta mendeetako erudizioak bertsio kritiko adostua ekarri duen[2]. Katulori buruzko ikerketa izan zen testu kritikaren metodo genealogikoaren lehen aplikazioa.

1-10 lerroek poemaren gune kontserbatua irudikatzen dute. 11-13 lineei "Katulo 2b" deitzen zaie, eta lehen 10en tonu eta gai aldetik oso desberdinak dira. Beraz, azken hiru bertso hauek poema ezberdin batekoak izan daitezke. Jatorrizko eskuizkribuetan, hamahiru lerro horiek Lesbiaren txolarrearen heriotza deskribatzen duen Katulo 3rekin konbinatuta zeuden, baina XVI. mendeko jakintsuek bi poemak bereizi zituzten.

Testua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honako latinezko testua 2013ko D. F. S. Thomsonen bertsio edizio kritikotik dator[3], baina zeinu diakritikoak Wikipedian gehitu dira.

«

Passer,[4] dēliciae meae puellae,[5]
quīcum lūdere, quem in sinū tenēre,[6]
cui prīmum digitum dare appetentī
et ācrīs solet incitāre morsūs,
cum dēsīderiō meō nitentī[7]
cārum nesciō̆ quid lubet iocārī,
et sōlāciolum suī dolōris,[8]
crēdō, ut tum gravis acquiēscat ardor:[9]
tēcum[10] lūdere sīcut ipsa possem
et trīstīs animī levāre cūrās!

»
«

Txoritxo, nire neskalagunak maite zaitu
eta plazera du zurekin jolastea, bularrean
zu eustea, bere hatza mugitzea
zuk mokoarekin eman diezaiozun. Bera,
nire desiren neska distiratsua,
zurekin jolas gozoetan galtzen denean,
uste dut bere penetarako babesa bilatzen duela,
bere bihotz atsekabetua lasaitzeko.
Nahiko nuke nik nire arima tristeak
lasaitasuna lortzea zurekin jolastuz!

»

11-13 lerroak (Catullus 2b) Atalanta greziar mitologiako pertsonaiari buruzkoa dira, oinez izugarri azkarra zen printzesa gaztea. Ezkontzarik ez izateko, oinezko lasterketa batean irabaz zezakeen gizon batekin bakarrik ezkonduko zela erabaki zuen, eta hura garaitzea lortzen ez zuten erregegaiak exekutatu egingo zituztela. Melanion heroiak (Hipomenes bezala ere ezaguna) Atalanta gorteatu zuen, berarekin maitemindu zena. Lasterketan zehar, Melanionek urrezko sagar bat bota zuen distraitzeko; jasotzeko makurtu zenean, Atalantak lasterketa galdu zuen, beharbada berarekin ezkondu ahal izateko. Azken bertsoa ezkontza gauean eranzteari buruzkoa da.

«

tam grātum est mihi quam ferunt puellae,
pernīci aureolum fuisse mālum,
quod zōnam soluit diū ligātam.

»
«

Niretzat hain da atsegina, diotenez,
neska azkarrarentzat urrezko sagarra beste,
hain luzez lotutako gerrikoa askatu zuena.

»

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Phillimore, J. S.. (1910). «Passer: Catull. Carm. ii» Classical Philology 5 (2): 217–219. ISSN 0009-837X. (Noiz kontsultatua: 2023-04-15).
  2. «Wayback Machine» web.archive.org 2006-05-23 (Noiz kontsultatua: 2023-04-15).
  3. Thomson, D. F. S.. (2003). Catullus. University of Toronto Press ISBN 978-1-4426-7278-9. PMC 244768831. (Noiz kontsultatua: 2023-04-15).
  4. Passer hitza, normalki, "txolarre" gisa itzultzen da, baina beste edozein txori abeslari izan liteke. Katulo 3 poeman esaten da kantaria dela, pipiabat.
  5. Gramatikoki plurala den arren, deliciae hitza singularrean itzuli ohi da. Maiz "plazer", "gozagarri", "jostailu" edo "maskota" gisa ematen da.
  6. sinu hitza "bular" edo "magal" gisa itzul liteke.
  7. Esaldi hau bi modutan itzul daiteke: "nire desirako neska distiratsua" izan liteke, edo niregandik isurtzen den desira" bezala, datiboa edo ablatiboa hartzen dugunaren arabera.
  8. Jatorrian et agertzen da, baina ikerlariek proposatu dituzte ad, ut edo te
  9. Jatorrian cum ... acquiescat, B. Guarinusek proposatu zuen tum ... acquiescet idaztea, eta gaur egungo aditu gehienak bat datoz
  10. tecum hitzak ("zurekin") argitzen du, lehen aldiz, poeta hegaztiari ari zaiola idazten.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]