Txolarre

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Txolarre
House Sparrow mar08.jpg
Sailkapen zientifikoa
Erreinua Animalia
Filuma Chordata
Klasea Aves
Ordena Passeriformes
Goifamilia Passeroidea
Familia Passeridae
Illiger, 1811

Txolarreak (Passeridae) txori familia bat da, passeriformes ordenakoak. Hainbat espezie hartzen ditu bere baitan, hala nola etxe-txolarrea eta harkaitz-txolarrea.

Espezieak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Familia honek genero eta espezie hauek ditu bere baitan:

Izen arruntak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskaraz, erdaretan bezala, izen asko erabili dira honen arrunta dugun txori honentzat;[1] hona hemen euskal izen batzuk:

  • artatxori: bizkaieraren ia eremu guztian (Durangaldean, Mungialdean, Busturialdean, Legution...), Eibar ingururaino. Hedaduraz, hauxe da Hego Euskal Herriko usadioko euskal izenik zabalena segur aski, baina eskualderik gehienetan beste sinonimoren batekin batera darabilte.
  • burgoi, burrigoi, burgoitxori: Beasain.
  • elizatxori (eleitxori, eliztxori...): Arratian, Otxandion, Aretxabaletan, Getarian, Errezilen, Gizaburuaga-Ea-Aulesti inguruan, Lapurdin, Zuberoan.
  • erretxori: Nafarroa Garaia.[2]
  • errota-txori: Nafarroa Garaia.[2]
  • etxetxori: Nafarroa Garaiko eskualde askotan (Leitza, Baztan, Oitz, Imotz,...) eta Gipuzkoako mugako herri batzuetan (Berastegi, Ataun...).
  • galartxori: Etxarri-Aranatz.
  • galtxori: Gipuzkoa eta Nafarroa Garaia.[2]
  • garaitxori: Aezkoa.
  • gorrilloi, gorrillota: Bergara-Antzuola.[3]
  • hormatxori: Ermua-Eibar-Elgeta-Soraluze... Urola kosta eta Urola erdia (Zumaia-Azpeitia-Errezil-Aia...)
  • kaletxori: Aretxabaleta-Eskoriatza... Zerain.
  • karatxori: Nafarroa Garaia.[2]
  • karrato: Nafarroa Garaia.[2]
  • kurloe, kurrilloe: Lea-Artibai (Munitibar, Berriatua, Markina,...), Durangaldea (Elorrio, Abadiño, Berriz, Mallabia...), eta Debagoiena (Arrasate, Oñati, Antzuola...), eta eskualde horien alboko zenbait herritan (Muxika, Mendata, Azkoitia...). Bizkaieraren eremu guztian.
  • lapurtxori (txorilapur): Beasain, Olaberri... Errezil.
  • larratxori: Mutriku.
  • lastatxori: Bizkaia.[2]
  • mokomotz (txorimotz): Azpeitia, Beizama, Aia, Zestoa, Errezil, Beasain...
  • metatxori: Zuberoa.
  • murrutxori: Bizkaia.[2]
  • murruxori: Baigorri.
  • ormatxori: Bizkaia.[2]
  • pardel: Ondarroa.
  • paretatxori: Oiartzun, Errenteria, Hondarribia, Bera...
  • pareta-xori: Lapurdi.[2]
  • parra-txori, parra-xori: Lapurdi.[2]
  • patxizar: Urola kosta (Zumaia, Aizarnazabal...), Urola Erdia (Zestoa...) eta Debabarrena (Deba...)
  • teilatxori: Ubidea.
  • torretxori, torrotxori, torrutxori: Mendexa, Amoroto, Ispaster, Ea, Lekeitio, Nabarniz... Zerain. Legutio.
  • txau, ttau, txantxau...: Pasaia, Hondarribia.
  • txo(l)arre: Urola kosta (Zarautz, Zumaia...) Arano.
  • txorrotxori: Orio.
  • txuerra: Elgoibar-Mendaro-Deba.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Asier SARASUA ARANBERRI: «Txolarrea, hormatxoria, artatxoria,... Txori honen zenbait sinonimo eta euren hedadura», Eibartik bloga, 2013-03-24.
  2. a b c d e f g h i j Plazido MUXIKA: «gorrión» in Diccionario Castellano-Vasco
  3. Gaztelaniazko gorrion izen arruntaren etimologia ez da ziurra. Teoria batek euskal gorri hitzarekin lotzen du (Zamora, Elena; Ruiz, Guadalupe; y Mejía, Teresa (1983): «Los nombres del 'gorrión común' y del 'campestre' en los atlas lingüísticos españoles», in Archivo de filología aragonesa, 32–33:325–366. ISSN 0210-5624).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Txolarre Aldatu lotura Wikidatan
Wikispezieetan bada informazioa gehiago, gai hau dela eta: Passeridae