Kaula

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Kaula uhartearen iparraldeko ikuspegia.

Kaula edota Kaʻula, Hawaii uhartediko uharte txiki bat da, Niihau uharteko Kawaihoa lurmuturretik 37 kilometro hego-mendebaldera kokatua. Administratiboki, AEBetako Hawaii estatuan dago. Berez, urperatutako antzinako krater baten zatia da.

Hawaiiar mitologiako Papahānaumoku eta Wākearen kondairen arabera, Kaula beren zazpigarren haurra zen.

0,64 km&sup2-ko azalera du eta bere punturik garaiena 167 metrotara dago. Kostaldea itsaslabar eta leizeez osatua du, horietan Kahakauaola edota marrazoaren leizea delakoa nabarmentzen da. Bere populatua egon ez arren, arrantzaleek maiz bertaratzen dira. Ariketa militarren bonbardaketen jomugatzat ere erabili izan da.

Koordenatuak: 21° 39′ N, 160° 32′ W / 21.650°N,160.533°W / 21.650; -160.533