Necker uhartea (Hawaii)
Itxura
| Necker uhartea (Hawaii) | |
|---|---|
| National Register of Historic Places listed place (en) | |
| Datu orokorrak | |
| Garaiera | 84 m |
| Mota | uhartea eta arkeologia-aztarnategia |
| Luzera | 1,2 km |
| Zabalera | 0,2 km |
| Azalera | 0,183 km² |
| Eponimoa | Jacques Necker |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 23°34′30″N 164°42′01″W / 23.575°N 164.7003°W |
| UTC ordua | UTC−10:00 |
| Honen parte da | Ipar-mendebaldeko Hawaiiar Uharteak |
| Estatu burujabe | |
| Estatua | |
| County of Hawaii | Honolulu konderria |
| Babestutako-eremua | Papahānaumokuākea Itsas Monumentu Nazionala |
| Ur-gorputza | Ozeano Barea |
| Leku geografikoa | Hawaii |
Necker uhartea (hawaieraz: Mokumanamana) Ipar-mendebaldeko Hawaiiar Uhartedian dagoen uharte txiki bat da, AEBetako Hawaii estatuan. Ozeano Barean dago, Nihoa uhartetik 249 kilometro ipar-mendebaldera eta Kantzer tropikotik 13 kilometro iparraldera. Uharriz inguratutako uharte bolkaniko bat da.
Gaur egungo izena Jacques Necker (1732-1804) omenez darama, Jean-François de La Pérouse frantziar nabigatzailea eta uhartea topatu zuen lehenbiziko europarrak Luis XVI.a Frantziakoaren finantza ministroa zenaren omenez ipinia. 1894an uhartea Hawaiiko Behin Behineko Gobernuak bereganatu zuen.
