Pearl eta Hermes atoloia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pearl eta Hermes» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
NASAren atoloiaren satelite bidezko ikuspegia.

Pearl eta Hermes, hawaiieraz Holoikauaua, Ipar-mendebaldeko Hawaiiar Uhartedian dagoen atoloi bat da. AEBerako Hawaii estatuan dago. 0,36 kilometro karratuko azalera du.

Atoloia oso higatua eta erdi urperatua dago. Koral uharrien gainean dauden hainbat hondarrezko uharteez osatua dago: North, Little North, Southeast, Bird, Sand, Grass, Seal eta Kittery. Uharteen garaiera eskasa zela eta noizbehinka urak estaltzen ditu.

1822an Pearl eta Hermes ingeles baleontziak bertan hondoratzean topatuak izan ziren eta horregatik haien omenezko izena daramate. Bi eskifaiek baleontzien hondakinekin txalupa bat eraiki eta Honolulura nabigatzea lortu zuten. 1927an William Greig Anderson kapitainak atoloiko aintziran perladun ostrak topatu zituen, horregatik duela urte gutxirarte ondare hori ustiatu izan da, hain zuzen ere, Hawaiiko Gobernuak atoloia bertako hegaztiak babesteko babesgunea izendatu zuen arte.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pearl eta Hermes atoloia Aldatu lotura Wikidatan

Koordenatuak: 27° 48′ 00″ N, 175° 51′ 00″ W / 27.80000°N,175.85000°W / 27.80000; -175.85000