Kawaguchi (Saitama)
Kawaguchi 川口市 川口市 (Kawaguchi-shi) | |||
---|---|---|---|
core city of Japan (en) | |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | Japonia | ||
Uhartea Eskualdea Prefektura | Honshu Kantō Saitama | ||
Alkatea | Nobuo Okunoki (en) | ||
Jatorrizko izena | 川口市 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 35°48′27″N 139°43′27″E / 35.80758°N 139.72414°E | ||
Azalera | 61,97 km² | ||
Mugakideak | Saitama, Koshigaya, Soka (en) , Toda (en) , Warabi (en) , Adachi eta Kita-ku | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 593.900 (2021eko martxoaren 1a) 15.788 (2015) | ||
Dentsitatea | 9.587 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1933ko apirilaren 1a | ||
Ordu eremua | Japan Standard Time (en) | ||
http://www.city.kawaguchi.lg.jp/index.html www.city.kawaguchi.lg.jp |
Saitama (japonieraz: 川口市 Kawaguchi-shi ) Japoniako Honshuko uhartearen ekialdean dagoen hiria da Saitama prefeturako bigarren hiria da eta 579.069 biztanle ditu (2012).
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kantō lautadaren erdialdean kokaturik dago prefeturako Saitama hiriburuaren hegoaldean. Hiria erabat laua da eta Arakawa ibaiak zeharkatzen du.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aintzina itsasoaren azpian zegoen gaur egun Kawaguchi den lurraldea, hori erakusten dute Jōmon Aroko maskor pilaketek. Kofun Aroko tumuloei esker badakigu jadanik itsasoak atzera egin zuela.
Tokugawa shogunerrian sortu zen Kawaguchi, shogunek Nikkō Tōshō-gūra joateko erabiltzen zuten bidean. Edo handituz zihoan ahala inguruko herrietako baliabideak eskatzen zituen. Kawaguchin burdin olak ezarri ziren soldaduentzako armak egiteko. Ordutik aurrera burdingintza izan zen Kawaguchiren ezaugarri nagusia.
Kawaguchi 1933an hiri bihurtu zen.
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kawaguchiko eremu berdea: 1967an ezarri zen parkea da. Mota askotako zuhaitzak ditu eta baita negutegiak ere.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Kawaguchi.
-
Elsa dorrea.
-
Chinju Hikawa Jinja.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Japonieraz)(Ingelesez)(Portugesez) Kawaguchiko webgune ofiziala.