Nikkō Tōshō-gū

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Nikkō Tōshō-gū
NikkoYomeimon5005.jpg
Kokapena
kokapenmapa
Koordenatuak 36° 45′ 33″ N, 139° 35′ 55″ E / 36.759166666667°N,139.59861111111°E / 36.759166666667; 139.59861111111Koordenatuak: 36° 45′ 33″ N, 139° 35′ 55″ E / 36.759166666667°N,139.59861111111°E / 36.759166666667; 139.59861111111
Dedikazioa Tokugawa Ieyasu
Arkitektura
Estiloa Ishi-no-ma-zukuri
Ondarea
http://www.toshogu.jp/ www.toshogu.jp

Nikkō Tōshō-gū (日光東照宮?) Nikkōn dagoen tenplo xintoista da, 1999an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuena Nikkōko tenplu eta santutegiak barnean.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tōshō-gū santutegia Tokugawa shogunerriaren sortzailea izan zen Tokugawa Ieyasuri dedikatua dago. 1617an eraiki zen, Edo Aroan, bere seme Tokugawa Hidetada shogun zela, eta biloba Tokugawa Iemitsuk handitu egin zuen 1636an. Bi urtetan zehar Japoniako 15.000 artisauek egin zuten bertan lan. Tokugawa Ieyasuren gorpuzkinak bertan hobiratu zituzten.

Edo Aroan Tokugawa shogunerrian erromesaldiak egin ziren Edotik (Tokio) Nikkō Tōshō-gūra Nikkō Kaidō errepidean zehar. Udaberrian eta udazkenean jaialdiak izaten ziren eta ibilaldiei "mila gerlarien prozesioak" izena eman zitzaien.

Meiji berrezarkuntzan santutegi xintoista izendatu bazuten ere oraindik elementu budistak kontserbatzen ditu

Santutegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizateriaren Ondare izateaz gain, bost eraikin Japoniako Altxor Nazional dira eta beste hiru Japoniako Ondare Kultural garrantzitsu.

Hona hemen eraikinik ezagunenak:

  • Honden eraikina, barneko santutegia.
  • Haiden eraikina, kanpoko santutegia.
  • Yōmeimon atea
  • Karamon atea
  • Ikuilua: Tenpluko zaldi sakratuak gordetzen zituena. Hiru tximu jakintsuen irudia dauka.
  • Bost solairutako pagoda: 1650an daimyo batek emandakoa erre egin zen eta 1818an berreraiki egin zuten. Solairu bakoitzak elementu bat sinbolizatzen du, behetik gora, lurra, ura, sua, airea eta hutsa.
  • Tokugawa Ieyasuren hilobia.

Hauetaz gain beste hainbat eraikin ere badaude, kanpaidorreak, biltegiak, iturri sakratua eta sarrerako torii-a besteak beste.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nikkō Tōshō-gū Aldatu lotura Wikidatan