Kaxubia

Koordenatuak: 54°15′05″N 17°41′14″E / 54.25128°N 17.68736°E / 54.25128; 17.68736
Wikipedia, Entziklopedia askea
Kaxubia
Motaeskualde geografiko eta eskualde historiko
Geografia
Map
Koordenatuak54°15′05″N 17°41′14″E / 54.25128°N 17.68736°E / 54.25128; 17.68736
Honen parte daPomerelia
Estatu burujabe Polonia
Voivoderria Pomeraniako voivoderria
Eskualde historikoPomerelia

Kaxubia (kaxubieraz: Kaszëbë edo Kaszëbskô; polonieraz: Kaszuby; alemanez: Kaschubei edo Kaschubien) iparraldeko Poloniako eskualde etno-historikoa da, Pomerania eta Mazuria artean dagoena. Bere lekurik altuena Wiezyca muinoa (329 m.) da, erdialdeko eta iparraldeko Poloniako mendirik altuena ere badena. Danzigeko golkoa eta Vistulako delta ertzean dago. Bere hiriburu ez-formala Kartuzy eta Kościerzyna artean dago.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gorabehera historiko tragiko asko izan ondoren, kaxubiar etnia (kaxubieraz: Kaszëbi) murriztu egin da, eta 2002ko poloniar erroldan 5.100 pertsonak bakarrik deklaratu zuten kasubiar nazionalitatea, nahiz eta Polonian 50.000 kaxubiera edo kaszëbsczi hiztun daudela uste den.

Gaur egungo kaxubiar-kopuruari buruzko kalkuluen arabera, 50.000 pertsonako gutxieneko kopurutik 500.000ko gehieneko kopurura bitartekoak dira; 2011ko erroldaren arabera, 108.000 lagunek ama hizkuntzatzat zuten.[1] hala eta guztiz ere, kaxubierak nolabaiteko lege-babesa du Polonian, nahiz eta denbora askoan polonieraren dialekto «germanizatutzat» oker jo izan duten.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Polonieraz) Ł.G.. (2012-07-26). «GUS podaje: ponad 100 tys. osób mówi po kaszubsku» Kaszubi.pl.
  2. (Ingelesez) Dillingham, William Paul; Folkmar, Daniel; Folkmar, Elnora. (1911). Dictionary of Races or Peoples. Washington: Government Printing Office: United States. Immigration Commission (1907-1910), 104–105 or..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]