Vistula

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Vistula

Modlin spichlerz.jpg


Vistula eta Narew ibaien elkargunea
Bertako izena Wisła (pl), Weichsel (de)
Kokapena Polonia
Luzera 1.047 km
Arroa 194.424 km²
Emaria ahoan: 1.054 m³/s
Iturburua Beskide mendiak
Ibai ahoa Itsaso Baltikoa
Vistula river map.png

Vistula[1] (polonieraz: Wisła; alemanez: Weichsel) Poloniako ibairik luzeena da. 1.047 kilometro luze da, eta 194.424 kilometro koadroko arroa drainatzen du, 168.699 kilometro koadro Polonian, eta gainerakoa Bielorrusia, Ukraina eta Eslovakian.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendebaldeko Beskide mendietan du iturburua, Poloniako hegoaldean, Txekiar Errepublikako mugatik hurbil. Krakovia hiritik igaro ondoren, San ibaiaren ura hartzen du, eta iparraldera egiten du. Varsovia igarota Mendebaldeko Bug ibaiaren ura hartu eta Bydgoszcz hirira heltzen da. Ubide batek Oder ibaiarekin lotzen du eta iparraldera egiten du. Gdańskeko golkoan du ahoa.

Izoztuta egon ohi da urtarrilean eta otsailean, eta urte osoan zehar ibil daiteke ontziz bi hilabete horietan izan ezik. Poloniako zenbait hiri garrantzitsu haren ertzean daude: Krakovia, Sandomierz, Varsovia, Płock, Włocławek, Toruń, Bydgoszcz, Świecie, Tczew eta Gdańsk besteak beste.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   159. araua, Euskaltzaindia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0159.pdf. Noiz kontsultatua: 2011-04-11  .
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Vistula Aldatu lotura Wikidatan