Kefren
Kefren | |||
---|---|---|---|
K.a. 2570 - K.a. 2530 ← Dyedefra - Mizerino → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | K.a. 2610(e)ko hamarkada | ||
Herrialdea | Antzinako Egipto Egiptoko Antzinako Inperioa | ||
Heriotza | K.a. 2530 (70/80 urte) | ||
Hobiratze lekua | Kefrenen piramidea | ||
Familia | |||
Aita | Keops | ||
Ama | Henutsen | ||
Ezkontidea(k) | Meresankh III (en) Khamerernebty I (en) Hekenuhedjet (en) Persenet (en) | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Haurrideak | ikusi
| ||
Leinua | Egiptoko IV. dinastia | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | subiranoa | ||
Kefren edo Khefren (grezieraz Χεφρήν) Egiptoko IV. dinastiako laugarren faraoia izan zen eta bere erregealdia, K.a. 2547-K.a. 2521 artean hedatu zen, Jürgen von Beckerathen arabera.
Abidoseko Errege Zerrenda, Khafra izena ematen diote, eta Saqqarako Errege Zerrendan, Khaufra. Turineko Errege Kanonak, bere erregealdia 20 urtekoa izan zela dio (datu oso kaltetuak). Manetonek, Sufis deitzen du eta 66 urteko erregealdia ematen dio.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Keops eta Henutsenen semea, Khamerernebti I.a, Meresankh II.a eta Meresankh III.arekin ezkondua.
Herodotok, Kefren Keopsen anaia zela, bere erregealdia 56 urtekoa izan zela, eta, bere garaian, tenplu guztiak gurtzarako itxiak zeudela idazten du, eta Egipto, pobrezia handienean zegoela, egiptoarrek gorroto zutelarik (narrazio hau, bere tenpluen eraikuntzarekin kontraesaten da).
Herodotoren arabera, Gizako nekropoliko bigarren piramidea eraikitzea agindu zuen, K.a. 2520 inguruan datatua (143,5 m garai, 215,25 m aldea eta 53º 7' 48" malda). Piramide honi dagokionez, harrizko erdigunea, eta jatorrizko kareharrizko estaldura geratzen dira, tontorretik gertu, baita granito ilara bat ere, behealdean. Errege ganbera bat du, granito arrosazko sarkofago batekin, non, Giovanni Battista Belzonik, 1818an, behi hezur batzuk aurkitu zituen.
Ematen zaizkio, baita ere, hil tenplua, haraneko tenplua, Esfinge Handia, ondoko piramide bat, bost itsasontzi hobi eta prozesio galtzada. Bere irudia, Gizako Esfingean agertzen dena izan daiteke.
Khamerernebti I.aren hilobia eraikitzea agindu zuen, bere piramidetik gertu.
Kefrenen eseritako estatua bat, Horus jainkoak babestua, dioritazkoa, Gizan aurkitu zuen Auguste Marietteek, 1860an. Kairoko Museoan erakusten da.
Bere garaiko testigutzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Piramidea, tenpluak, itsasontzi hobiak, prozesio galtzada eta Esfinge Handia, Gizan.
- Khamerernebti I.a erreginaren hilobia, Gizan.
- Kefrenen eseritako estatua, Gizan (Mariette)
- Erregea irudikatzen duen estatua (New Yorkeko Museo Metropoliarra)
- Bere izena duen mazo burua, Gizan (Hassan)
- Mazo buru baten zatia, Gizan (Petrie Museoa)
- Biblosen aurkitutako zilindro formako zigilua (Dunand)
- Zigilu inprimaketak, Gizan (Kromer)
- Zigilu inprimaketak, Buhenen (Petrie museoa)
- Kaltzitako ontzia, Eblan (Matthiae/Pinnock/Matthiae)
Aipatua:
- Sekhemkararen hilobian, Gizan (Sethe)
- Nisutpunecherren hilobian, Gizan (Sethe)
Beste hipotesi batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Esfingearen buruak, gorputzarekiko duen tamaina eta higadura maila dela eta (gorputza askoz handi eta kaltetuagoa), ikerlariren batzuk, esfingearen gorputza, burua baino askoz lehenago eraiki zela uste dute, Kefrenek bereganatuz, bere aurpegia zizelkaraziz.
Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz)Kefrenen Piramidea
- (Gaztelaniaz)Kefrenen Piramidea
Aurrekoa Dyedefra |
Egiptoko faraoia K.a. 2547-K.a. 2521 IV. dinastia |
Ondorengoa Dyedefhor |