Giovanni Battista Belzoni

Wikipedia, Entziklopedia askea
Giovanni Battista Belzoni
Portrait of Giovanni Belzoni by Jan Adam Kruseman, 1824.jpg
Bizitza
JaiotzaPadua1778ko azaroaren 5a
Herrialdea Veneziako Errepublika
 Erresuma Batua
HeriotzaUghoton (en) Itzuli1823ko abenduaren 3a (45 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: disenteria
Familia
Ezkontidea(k)Sarah Belzoni
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakesploratzailea, antiquarian (en) Itzuli, egiptologoa, arkeologoa, eleberrigilea eta bidaia idazlea

Giovanni Battista Belzoni (Padua, 1778ko azaroaren 5a - Gwato, Beningo Erresuma, 1823ko abenduaren 3a) italiar esploratzaile eta Egiptoko antzinako gauzen arkeologoa izan zen.

Paduan jaio zen, bizargin baten semea, eta Erroman bizi eta Herbehereetan bizargin lan egin ondoren, Ingalaterrara joan zen 1803an. Han ezkondu zen eta bere emazteak zirku ibiltari batean lan egin zuen. Bere altuera eta sendotasun handiak lan sendoa egiteko aukera eman zion.

1812an Ingalaterratik alde egin zuen eta Espainia, Portugal, Sizilia eta Maltatik bidaiatu zuen. Maltan Mehmet Aliren mandatari bat ezagutu zuen eta Egiptora bidaiatzea erabaki zuen. Handik Ingalaterrara zazpi tonako Ramses II.a bustoa bidali zuen. Hondarrez garbitu zuen Abu Simbeleko tenplu handiaren sarrera, Seti I.aren hilobia eta sarkofagoa aurkitu eta dokumentatu zituen, eta Kefrenen piramidean sartu zen lehena izan zen.

1819an Ingalaterrara itzuli zen eta bere bidaien kontakizun bat idatzi zuen (Narrative of the Operations and Recent Discoveries within the Pyramids, Temples, Tombs and Excavations in Egypt and Nubia, &c).

1823an Mendebaldeko Afrikara joan zen Timbuktura iristeko asmoz. Disenteriaz hil zen Beningo Erresumako Gwato izeneko herrixka batean.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]