Mizerino

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Mizerinoren hirukoa, Kairoko Egiptoar Museoa
Mizerinoren piramidearen eta tenpluaren hondakinak, Gizan.
Menkaura erregearen eta bere erreginaren estatua (Khamerernebty) Bostongo Arte Ederren Museoa.

Menkaura (izen egiptoarra) edo Mizerino (greziarra), Egiptoko IV. dinastiako faraoi bat izan zen, Egiptoko Antzinako Inperioaren garaian.

Haren erregealdiaren datak ez dira zehatz ezagutzen baina K.a. 2514an hasi eta K.a. 2486an amaitu zela estimatzen da, Jürgen von Beckerathen arabera. Kefren edo Jafraren semea eta Keops edo Jufuren iloba zen, azken hau Gizako Piramide Handiaren eraikitzailea izan zen. Haren oinordekoa Shepseskaf semea izan zen.

Erreferentziak testu klasikoetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herodotok Mikerinos Kefrenen semea eta Keopsen iloba zela idatzi zuen.

Herodotok Mizerino errege eskuzabala izan zela ere badio, Keopsek eta Kefrenek itxitako tenpluak gurtzarako ireki zituen. Errege bihurtu bezain pronto, soilik sei urteko erregealdia izango zuela eta zazpigarrenean hil egingo zela zioen orakulu bat jaso zuen. Orduan Mizerinok lanpara ugari jartzea agindu zuen, gauez pizten zituenak, eta haien argitara plazer guztiak etengabe gozatzen zituen. Horrela orakuluari burla egiten ziola uste izan zuen, sei urte horiek azkenean hamabi bihurtu baitziren, gauak egun argitsu bihurtu ondoren.

Manetonek, Sexto Julio Afrikanoren arabera, Jurgi Sintzeloren bertsioan, Menkeres izena ematen dio eta 63 urteko erregealdia izan zuela dio. Eusebio Zesareakoak, berriz, Sintzeloren bertsioaren eta armeniar bertsioaren arabera, errege horri buruz garrantzizko gertaerarik erregistratuta ez dela geratu aipatu zuen.

Haren garaiko testigantzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizako ordokiko hirugarren piramidea eraikitzea agindu izana egozten zaio, erreginen hiru piramideek, hil tenpluak, haraneko tenpluak eta guztiak lotzen dituen prozesio galtzadak osatutako hil multzoan, baina, kontrako erara, Sexto Julio Afrikanok zein Eusebio Zesareakoak Jurgi Sintzeloren bertsioan eta armeniar bertsioan, Manetoni kopiatuz, hirugarren piramidea Nitokrisek eraiki zuela idatzi zuten, haren garaiko emakumerik maitagarri eta nobleenak.

Eskulturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mizerino, Egiptoko IV. dinastiako erregeen artean, estatua gehien dituen faraoia da. Garrantzitsuenak Kairoko Egiptoar Museoan diren bi taldeak dira. Batean erregea Hathor jainkoarekin eta emakumezko jainko probintzial batekin agertzen da. Bostongo Arte Ederren Museoan dagoena ere nabarmentzen da, han faraoia bere emazte Khamerernebtyrekin irudikatua dago.

Aipamenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honako testu hauetan aipatzen da:

  • Debhenen biografia, Gizako bere hilobian (Sethe)
  • Nikaankhen biografia, Tehneko bere hilobian (Sethe)
  • Ptahshepsesen biografia, ate faltsu batean (Londresko British Museum) (Sethe)
  • Sekhemkararen hilobia, Gizan (Sethe)
  • Nisutpunecherren hilobia, Gizan (Sethe)
  • Biblosen aurkitutako objektu batean (Dunand)
  • Zigilu inprimaketak Buhenen, hogei zigilu baino gehiago (Petrie Museoa)

XIX. mendean basaltozko sarkofago eder bat aurkitu zen haren piramideko hil ganberan, Londresko British Museumera eramatekoa zena, baina hura garraiatzen zuen itsasontzia Murtziako Kartagena hiriko kostaldean hondoratu egin zen 1837an, eta egundaino ez da berreskuratu.


Aurrekoa
Baefra
Egiptoko faraoia
Egiptoko IV. dinastia
Ondorengoa
Shepseskaf
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mizerino Aldatu lotura Wikidatan