Ken Mattingly
Ken Mattingly | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Thomas Kenneth Mattingly II |
Jaiotza | Chicago, 1936ko martxoaren 17a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Arlingtongo konderria, 2023ko urriaren 31 (87 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Auburn University (en) U.S. Air Force Test Pilot School (en) Miami Edison High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | ofizierra, astronauta, hegazkinlaria eta flight engineer (en) |
Enplegatzailea(k) | NASA |
Jasotako sariak | ikusi
|
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Ameriketako Estatu Batuetako Itsas Armada |
Gradua | kontralmirante |
Astronauta | |
Misioak | Apollo 16 STS-4 (en) STS-51-C (en) |
Misioen entseina(k) | |
Denbora espazioan | 30.514 minutu |
Thomas Kenneth Mattingly II (Chicago, 1936ko martxoaren 17a - Arlington, Virginia 2023ko urriaren 31) estatubatuar hegazkinlari, ingeniari aeronautiko, probetako pilotu, almirante eta astronauta izan zen.
Chicagon jaioa eta Floridan hazia, txikitatik interesatu zitzaion hegazkinei buruz. 1958an ingeniaritza aeronautikoan graduatu zen Auburn Unibertsitatean.
1958an Estatu Batuetako Itsas Armadan izena eman zuen eta 1960tik itsas armadako hegazkinak gidatu zituen. 1966an NASAren astronauten programan sartu zen.
Apollo 13 misiorako hautatua izan zen, baina hasi baino hiru egun lehenago errubeola kutsatzeko arriskuan jarri zen eta Jack Swigertek ordezkatu zuen.
John Young eta Charles Dukerekin batera Apollo 16rako misioan parte hartu zuen. Pilotaje-moduluaren komandantea izan zen bere postua, eta ontziz kanpoko ibilaldi bat burutu zuen.
Ondoren, Shuttle programako STS-4 (1981) eta STS-51-C (1985) hegaldietan parte hartu zuen.