Edukira joan

Kendra Chéry

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kendra Chéry
Bizitza
JaiotzaLes Abymes2001eko uztailaren 16a (23 urte)
Herrialdea Frantzia
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jardueraksaskibaloi jokalaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak Pos Zbk
Roche Vendée Basket Club (en) Itzuli-
 

Twitter: chery_kendra Instagram: chery__kendra Edit the value on Wikidata

Kendra Chéry (Les Abymes, Guadalupe, 2001eko uztailaren 16a) Guadalupe departamentuan jaiotako frantziar saskibaloi jokalari profesionala da. 1,88 m neurtzen du eta hegaleko edo hegal-pibot postuetan jokatzen du. 2024an Lointek Gernika taldeak fitxatu zuen.[1]

Zazpi urte zituela Calaisen hasi zen saskibaloian jokatzen. Aita ere saskibaloi jokalaria izana zuen. 2017an Europako 16 urtez azpiko txapelduna izan zen Frantziako selekzioarekin.

2018an Lyongo ASVEL taldean hasi zen jokatzen eta harekin Frantziako Liga irabazi zuen. Ondoren Roche Vendée taldean aritu zen eta 2020an Mont-de-Marsan hiriko Basket Landes taldeak fitxatu zuen. Basket Landesekin hiru denboraldi egin zituen, Liga bat eta bi Kopa irabaziz.[2][3]

2024ko maiatzean Lointek Gernika taldeak fitxatu zuen.[1]

Elite mailako taldeak
Taldea Denboraldia(k)
Frantzia Lyon ASVEL 2018-2019
Frantzia Roche Vendée 2019-2020
Frantzia Basket Landes 2020-2024
Euskal Herria Lointek Gernika 2024-
  • Frantziako Liga (2): 2019 eta 2021.
  • Frantziako Kopa (2): 2022 eta 2023.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b «Gernikak Kendra Chery fitxatu du» EITB 2024-05-24 (Noiz kontsultatua: 2024-10-19).
  2. (Frantsesez) «Basket Landes champion de France pour la première fois après sa victoire contre Lattes-Montpellier» L'Équipe (Noiz kontsultatua: 2024-10-19).
  3. (Frantsesez) FFBB. «Statistiques de Basket Landes vs Lyon, championnat CDF | CDF» Coupe de France (Noiz kontsultatua: 2024-10-19).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]